
Otsailan 27xe ospatzeko eta aldarrikatzeko egune da aldi berin. Ospatzeko, 41 urte pasa dizelako jadanik herrialde Sahararra Saharar Errepublika Arabiar Demokratiko gisa aldarrikatu zanetik. Eta aldarrikatzeko, histoixan tzir behin eta berriz Saharar herrxiak bixi ixandako eta ondioik be bizi daben zapalkuntzak gogora ekarri bihir douelako.
Hasteko, Españolan kolonizaziñoi pairatu behar ixan ben. Gero, burujabe nahiz aske ixango zinela emoten banin, marrokixak Hassan II.ak halaik agindute “martxa berdi” burutu ben, sahararren aske ixateko ametsak guztiz zapuztuz.
Martxa honen bidez, Marrokixak indarra eta errepresiñoi bidelagun eukela, 300.000 zibil eta 30.000 soldadu marokoar Sahararren lurraldin sartu zin. Kanpo aliatun laguntziaz eta Espainolan jarreriaz lagundurik, herri Sahararraren aurkako izugarrizko zapalkuntzi burutuz.
Tamalez, milaka eta milaka sahararrek baki bilatu nahixan euran bizitokixak laga eta Algeriko deserture ihes egin behar ixan ben. Ihesaldi horretan ordea, herritar batzuk ez ihes egiteko aukeraik euki eta ondorixoz gaur egun famili desberdinak ondioik be 2000km baino gehixaguako harresixaz banatute jarraitzen dabe, Marokoarrengandik etengabeko presiñoi jasoaz.
Bixi ixandako zapalkuntzin arrastuk ondioik be agerixan daz. Saharar herritarran gehiengo batek desertun normalizatuei bilakatu dan errefuxiatu egoeran jarraitzen dabe ondioik be, euran lurrak osteabe lortzeko esperun.
GORA SAHARAR ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKU!!












