Behin baten, Luis De Hoyos ixeneko maixo bat etorri zan eskola nazionaleta Murtziatik. Hiru bat urte ein zitxun Zeledonion eta Zaldupen (1976txik 1979re). Beran biharrin dokumentalak eta zinik pixo handixe euken. On jubila danin internetea altzatxuz danak. (behian link bi, bañe 17 bat gauza konta douz beranak youtuben Ondarruaz lotute…)
Grabatako gauza asko eskolan eitxeben gauzak diz, kortuk be badaz tartin, bañe Ondarruko irudixak (hondartzan, edurtzan, plaiko zubixe iraitxe, frontoin kantaten, san juan sutako tunturre plai txikixin, astillerun, saturranen fuolin…) be agertzen diz, tartin manifestaziñoiren bat be bai, guardia zibilak kargaten artan, udaletxin ikurriñe altzaten (1977)… Ondo pasa geure txikitxazko Ondarru ikusten!