Sabin Txatu lez ezautzen gendun gexenok, Sabin Porru beste askorek deitzetzen eta aspaldikuk eta etxekuk “El correo del Zar” lez entzun ixan dabe bere desixenez. Gaur eguerdi aldin hildde 89 urte eukazela. SABIN eta TERESE bikote maitagarrixe ixan zin gutako askorentzako. Kale mobilizaziñoitxan, ZUBI-ZAHAR herri ikastolan, Plazgañin, Santa Ageda abesbatzan, …. Nun ez.
Kontu asko kontako genduke SABINen bixitxin ingurun. Bera junde bañe dana jasota laga dau. Ordu askoko grabaziñoik laga dosku memoixako ( ixen ta abixenak, ekintzak,… dana dakau grabata). Anekdota lez, Frankismo sasoiko lelengoko ekintzak, itsaso bidez zelan allaten zin iparraldetik txalopetan propaganda afitxak eta Isidor amerikanun lokalin gordeten zineko sasoi harek. Hortik etorri gakon “El correo del Zar” desixena. Beran biarra Karabiñerun zainketi zan. Iñoiz ezin konturatu zer euan gertaten euran musturretan. Urtik aurrea junala argi ikusi ban bidi

Lagunan lagune, danetan euan. Ikurriñe legeztatu beneku diz azpiko honek


Antzerki mundukuk edo abesbatzetan (nahiz eta belarri aldetik ez zan izar bat)



Plazagañeko antolaketan, hauteskunditako aurkezpenetan…


Kale mobilizaziñoi GUZTIXETAN



Jaixetan be han euan

Bañe beti beran bikoti albun eukala

AGUR SABIN, kidik eta lagunak gogun eukiko zatxuau gure oroimenin. Zuek baik ez giñake ixango gazena.