Eskerrik asko Ondarru!!!

 

img-20161016-wa0006

PARTE HARTUKOT JAIALDIA ETA GERO
2016ko urriaren 15ean “Parte hartukot” jaialdia antolatu dugu Gure Esku Dago Ondarroako herri ekimeneko kideok. Hilabete luzeetako hausnarketa, lana eta konpromisoa behar izan du aipatu jaialdiak eta dagoeneko “parte hartukot” esaldia ondarrutarron artean zabaldu da.
Zoriona eta esker ona da jaialdia bukatu eta gero jaso genuen saria, a zelako saria!!! Diruz ordaintzen ez den horietakoa, sentimenduetatik ateratzen dena, bene benetakoa dena, zirrarak eta emozioak sortuz azaleratzen dena.
Zorioneko gaua izan zen eta harro sentitzen gara zorion hori ondarrutarroi eta Ondarroako herriari zabaltzeko gai izan bagara. Beste ekimen askotan ez bezala, eguraldia ere lagun izan genuen eta jarritako 400 aulki motz geratu ziren bildu zen jendetzarentzat. Herritarrok “parte hartukot” zer izango zen ikusteko gogoz bertaratu ziren eta han bertan hainbatek jaialdiaren izenburuari erantzuna aurkitu zioten: jaialdian parte hartzeaz gain, udaberrian Lea-Artibai eskualdean egin nahi dugun herri-galdeketan NEUK BE PARTE HARTUKOT. Hauxe zen mezua eta hauxe konpromisoa!!
Jaialdia herritarrok egina eta herriarentzat izan behar zela argi izan genuen lehen unetik. Talentu handidun herria gara eta talentu handidun herritar ugari ditugu Ondarroan eta honi bai norbanakoek eta baita taldeek ere agertu duten prestutasuna gehitzen badiogu, bere zailtasunean, erraza izan da “parte hartukot” antolatzea. Esker ona geurea da zuekiko, guztiekiko!!
Herritar ugari hurbildu zaizkigu euren iritzia emanez, herritar ugarik ikusi ahal izan dute Gure Esku Dago herri dinamikak pertsona asko biltzeko gunea eskaini dezakeela eta horren adierazle garbiena jarritako bideoa izan zen. Pentsaera desberdinetako jendea, ibilbide desberdineko jendea, ondarrutarrak guztiak eta baita euskal herritarrak ere. Aniztasunaren munduan, gurea ere aniztasuna bildu, eztabaidatu eta adostasunetara iristen lagunduko duen gunea izan nahi: inor arrotz sentituko ez den topaleku.
Ondarroako GED taldeak eskerrak banatu nahi ditu: eskerrak eszenatokian izan genituen artistei, eskerrak euren lan isilarekin guzti hau bideratu zutenei, eskerrak ideiaren sortzaileei, eskerrak guztia lotzeko erronkari baiezkoa emandakoei, eskerrak hilabete luzeetan arratsalde-iluntzean “parte hartukot” sortzen lagundu diguzuenoi eta batik bat eskerrak ondarrutarroi. Zubi Zaharra eta honen inguruak anfiteatro txiki bat bihurtu genuen, berezko edertasunari ondarrutar askoren ametsa lotu genion: jende zoriontsua herri libre batean.
Asko dugu egiteko, baina “ danon artin eingou”.
logoa           Ondarroako GED herri ekimena
2016ko urriak 16

Ondarroako Parte hartukot jaialdia, arrakastatsua bezain jendetsua

 

Bixar danok Donostire!

Bixar Donostin SARE herrittarrak deittute eingo dan manifestaziñoi urgentzixazku de, denpori larriki gaxoik dazen presun kontran du!

Hamen Angelitai (Ibonen ama) eta Urtzai (SARE herrittarreko kidi)-ai HITZAN eindako alkarrizketi irakurteko loturi:

Angelita Burgoa eta Urtza Alkorta: “Larrialdi egoerako manifestazio bat da biharkoa, presazkoa”

Bixar zeatxik jun bihir douen Donostire?

Autobusak egongo diz. Apuntateko Anaitasuna eta Kulixkan!

Ibon eta larriki gaxoik dazen presuk etxea!

Geuk be… Salatzen dut!!!

Urrixan 21 (baixaku), BELDUR BARIK tallerra GAZTELEKUn

Herriko gaztik Beldur Barik lehiaketan parte hartzea animatzeko tailerra ixango da BAIXAKUn URRIAK 21, 17:30ean, GAZTELEKUn. Tailerrin parte hartzea animaten dizen guztik, kultura matxisti eta indarkeixa sexistin adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal eta kolektibu adierazten dituzten jarrerak landuko dotxue. Adibidez, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei zelan etxen dotzauen aurre erakusten daben jarrerak.
Gogoratu Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epi zabalik dala azarun 9 arte. Animatu eta erakutsi zuen Beldur barik jarrerak!

beldur-barik

Urrixan 12, jai egune?

Iñok ez datxile pentsa jaxak ez douenik matxe, bañe urrixan 12xe pikolun ( eurak hispanitatin egune deitzen dotze) egune ospatzin kontrakuk gaz. TURRUNEruk biar egune eukikou gaur, hasi goxin goxa arrañan turrun hotsaz edo fabrikan turnutan lanin gazenok eta dendan edo ikastetxitan.

Txakur zale amorratuk gaz bañe irudi honeaz dana esaten dou (sare sozialetatik hartute da argazkixe,”por si”)

image001

Gazte askok ez dou ezautu jente horrek (txapel okerrak) ein daben sarraskixak (osti partiuak) gure herrixetan, bañe gure nausixak ondo ezaututxuez. Sasoi baten adibidez ezagune eizan LEA ARTIBAI ingurun HIDALGO kapitxana, oraintzu hil dana. GUK, HORREN EGUNIK EZ DOU OSPATZEN!!!

hidal

Zapatun GURE ESKU DAGO !

Zapatun arratsaldeko 17:00an Donostin SAREk deittute manifi dakau Ibon eta larriki gaxoik dazen 10 euskal presun etxeratzi eskatzeko, eta haren ostin ondarrutarrok herri modun dakauen eskubidik aldarrikatzen jarraitxukou: erabakitze eskubidin alde, Gure esku dago!

gure-esku-dago-jaxe-2016-10-15

Atzo ein zan jaialdixan aurkezpen-prentsaurri:

Listo gero beraz zapaturako, bertan ikusiko gaz!

whatsapp-image-2016-10-10-at-22-13-14

Autobusak Ondarrutik U15eako!

Urrian 15in, datorren zapatun, larriki gaxoik dazen presuk etxeratzeko manifestasiñoi antolatu dau SAREk Donostin.

Autobuseako zerrendak zabalik: Anaitasuna eta Kulixkan. (Autobusak 1530ean urtengo dau Zaldupetik)

u15-salatzen-dut

10 diz larriki gaxoik preso mantentzen doittuezen presuk, euran artin herrittarra douen Ibon Iparragirre Burgoa.

Berandu baino lehen etxin bihir douzelako:

Urrixan 15in danok Donostire!

Turrunak be #SalatzenDut !!!