Datorren zapatun (urriak 29) galizierazko poesixa emanaldi bat egongo da Ondarruko Musika Eskolan. Galiziko lau poeta etorriko diz eta bakotxak beran hiru-lau poema irakurrikotxuz. Emanaldixe euskeraz jarraitzeko aukeri be egongo da.
Galizaleak elkartik antolatu dau emanaldixe. Galizaleak gaur egungo Galiziko errealidadi (kulturala, artistiku, politiku…) Euskal Herrixan erakusteko helburu dakarren elkarte bat da.
Literatur Amuak jaialdixan barrun da sartute hau emanaldixau baine kartel berezi bat ata da. Poeta galleguk ezezaunak ixanda, ekitaldixai propaganda gehitxua etxi pentsa da eta.
