
Month: abuztua 2016
Hamen dator GAZTE EGUNEEEE!!!
Mezo hau bixalduzku aurtengo GAZTE EGUNEko antolatzaillik:
*Aupa! gazte euneko kamisetan arduradunak ga eta gustakoazkun turrunin hauxe mezu ipiniko bazenduen:
Gazte euneko tikik (10€) kulixkan eta anaitan eongori saltzen abuztuak 10earte nahiraben guztintzako. 11-12an tikik dakarrenantzako kamisetak saltzen eongori 18:00tatik 20:30eta. 13an tikeik eztakarrenantzako 5€atxik eongori kamisetak saltzen 10:30xetan gaztetxin.
Eskerrik asko!
Mezuaz batea egun horretako programi bixaldu dozku:


Abuztuak 10 (eguaztena) ASTERRIKAko jaxe
Beste behin San lorentzo egune alla da, ASTERRIKA juteko egune. Dantzak, herri kirolak, bertsolaxak, txakoliñ fresku, patata tortilla pintxuk eta danan gañetik lagun arteko giru. Hamen bixarko egitarau (aurten gañea esan birdou ASTERRIKA bertatik bixaldu doskule, mertzi)
![]()
![]()
PLAZAGAÑI prest dakau jaxetako
Azken ikutuk emoti falta gasku, bañe beheko argazkixetan ikusten dozuen latxeik listo da jaxetan bazkai eta afai ederrak etxeko. Atun erre usañak eta sardiñak botaten daben koipi zabalduko diz aurten be Andramaxetan bertatik. Ez zazela iñoiz bertatik pasa? Abuztun 14tik eta 17rarte zabalik eukiko dou, hurreatu!!!


Plazagañi be hamen dakau!
Andramai usañaz batea Plazagaineko montajeko urteroko zitxi gaiñin dakau. Bixar, ahal dozuen guztik esko bat botatea etorri.

Zelan juten dan Plazagañeko montaji ikusteko hamen on dala urte batzutaku:
Montaji te gero garbitxasune, gero txandak…
Arduradunak hor dabiz tabli gainin dabela egun guztin beraz, txandan bat eittea animaten bazaze urreatu eurakana, eskuzabal hartuko zaittue-ta!
Eta behin jaxak pasata, ajiai aurre ein ostin… desmontaji:

PASAIko ikurriñe be, ONDARRUk eskuratu dau
Gaurkuaz 9 daruauz, holako martxan Arraun elkartin ez da geatuko tokirik danak iseitxeko. Hamen gaurko garaipenan irudixak.








Estropadetan be PRESUK gogun
Atzo herrixan jokatu zin estropadetan aldarrikapenak be euki ben leku, beatu uretaratu zin lagun talde batek bixaldu doskuzen argazkixak.


ENEKO ETXABURU MARKUERKIAGAn askatasune eskatzen ata zitxuzen pankartak eta honen harire esan, onezkeo askorek jakingo dozuen latxeik IRAILAK 1in (hillebete eskas) urtengo dauela kartzelatik 6 urte barrun egon eta gero. Ongi etorrirako motorrak berotzen hasi gaz.
ANTIGUAKO AMAk Ondarruko banderi be enbarka dau!!!
Egixe da etxin jokatzen banela gaur, barra muzturre, plaxe, Arrigorri pari ta itsasoz jaso dau herrittarran berotasune. Telebista bidez be ahl ixan da ikusi gure arraunlaxan estropari. Narru atatze beste txalopa guztiai, hoixe da berbi. Apurtu eitxuez aurkarixak, nun, eta herrixan. Turrun zarati eta herrixai buelti herrittarron txalo artin. Ta bixar Pasaire 9.bille. RU RU RU, ONDARRU!!!







Abuztun 7xan (domekan), ELKARTASUNE HONDARTZARAIÑO
Ahaztu gazku lelengoku noiz ein gendun, bañe urtero etxen douen ekitaldixe ixaten da. Plaxetan aldarrikatzen dou herritxik kanpo dazen kidik etxeratzeko. Alamedan batuko gaz eguerdiko 12xetan, pankarta luze bateaz eta banderolak eskutan hartute buelti eingo dou ARRIGORRI hondartza ingurun. Uretatik be hainbat txalupak aldarrikapen bardiñe eingo dabe.
Aurreko urtitako argazkixak diz behian erakustetzuauzenak.





Zapatun ONDARRUko banderi jokatuko da, etorri gure arraunlaxak animatea!!!
Banderin histoixi gogoratzi merezi dabela ereizten gazku : ANTIGUAKO AMAk 1994 eta 1995tin lortu ban azkanengo herriko banderi.


1993, 1997, 2006 eta 2015tin bigarren gelditxu zin. 2004.urtin (ARRAUN taldeko gaur egungo lehendakaxe, Gorka, barrun ixun) hirugarren ziabogan lelen ixun bentajiaz… ziabogan huts ein…azkanengo luzi ixe erramolai guztik negarrez ein exeben. Kuriosidade lez, Gotzon Arrasate da ordun eta gaur dan arraunlai bakarra.
Mutillan aurretik emakumin Gipuzkuko ligako 10. jardunaldixe be eingo da zapatun ONDARRUn eta nahi dotzuau gogoratu GETARIA-ZARAUTZ trainerun aurten bost Ondarrutarrek arraunin etxen dabela: LEIRE LARRINAGA, SARAY CAAMAÑO, AMAIA GALDOS, NEREA BADIOLA eta MAR LARREAk.

Zapatun gure diarra, RU RU RU, ONDARRU!!!