Datorren urte arte Plazagaiñ!

Leokadi jun ostin, geatzen dizen inddar apurrak batu eta datorren urte arte jasotiai ekin dotse eta di-da baten desmonta dabe! (Ia Itxasaurreko karpakuk desmontaten holako arinak dizen! je,je!!!).

Olgetak alde batea lagata, Plazagaineko ekipotik; eskerrak Plazagaiñi posible eitten dozuen dan-danoi: hasi urte osun beran pendiente zabizenokandik eta berta matordure juten zazenokanak arte! Plazagaiñi posible eitteko danok gazelako premiñazkuk!

WhatsApp Image 2016-08-19 at 18.42.24

Gora Andramaxak!

Eskerrik asko Plazagain!

CASTROko ikurriñe be ONDARRUre

Gaur CASTROn jokatu dan estropadan, ANTIGUAKO AMAko arraunlaxak sobrau ibili diz etxea ikurriñe etxeratzeko. Gaur irabazitxe, matematikoki ligako txapeldune bihurtu de, ze, 154 punto daukez eta bigarrena GETAXA du 129 puntoaz. Hau de, bi estropada faltaten diz eta bixetan azkan geatute be, ezin leike iñok atrapa beraz bi jardunaldiren faltan TXAPELDUNAK diz. Bixar 12xetan ZARAUTZen eta hillan 21in BILBOn azkana jokatuko da gero playofak eta… Azpimarratzeku de jaxak ixan arren herrixan jende asko jundela herritxik berta. Ezin ixan douenok berta jun (gu adibidez, PLAZAGAÑIN ibili gazelako biarrin) zuzenin jarraitxu dou bertan euana gertaten. Hamen berta jun dan kide batek bixaldu doskun argazkixak.

3

1

2

4

5

6

 

 

 

Jaxetan herrixan dakauzen arazuk bistan!

Gazte Egune gaur, Turubin jeitsieriaz emon dotsau hasieri jaxai!

WhatsApp Image 2016-08-13 at 12.17.44.jpeg

Jaxetan ohiku dan lez, herrixan dakauzen arazo desbardinak presente daz kalitan.

Mendixe jauzi zala hillik pasa eta ondio Ondarruko herrixak irtenbidin bille jarraitzen dau. Danoi eraitten dosku arazo horrek, ez bertako biztanliai bakarrik.  Ahue bete eben batzuk esaten lagunduko ebela baine, ondio ixelako soluziñoirik ez dotse eskaini Ondarruko herrixai, eta kalin be horren salaketi prensente da.

WhatsApp Image 2016-08-13 at 11.30.37.jpeg

Txoku kentzeko mehatxuk be bere horretan segi eitten dau. Nahidanbeste herritxarren biharrai esker sortutako Txoku LIBRE nahi dou.

WhatsApp Image 2016-08-13 at 12.03.31

Torturi existiu de, batzuk eskuta nahi badabe be. 4009 kasu, eta tartin  herritxar asko, urte askun zir, gorputz polizial desbardinan eskutan torturatuk ixan dizenak.

WhatsApp Image 2016-08-13 at 12.26.27.jpeg

Independentzixin aldarrixe be hor dakau:

WhatsApp Image 2016-08-13 at 12.26.27 (1).jpeg

Europa inperialistin logiki zein dan esplikateko pankartak be ez douz falta…

WhatsApp Image 2016-08-13 at 11.50.49.jpeg

Emakumiok zapaldute nahi gaittu mantendu sistema matxista honek, zapaldute eta ixilik; eta matxismuk hil eitten gaittu!

WhatsApp Image 2016-08-13 at 12.45.07.jpeg

eta zelan ez, herrixan falta douzen preso eta iheslaxak akordun beti.

WhatsApp Image 2016-08-12 at 21.48.36.jpeg

Maitte-maitte zaittuau!

Ondo pasa jaxak eta ez pasa!

 

 

AITZOL GOGORZA gaxo dan presun aldeko konzentri Alamedan

Idatzi hau jaso dou:

Iparra Galdu Baik plataformik kontzentraziñoi bat burutu dau gaur Aitzol Gogorza larriki gaixo dan euskal preso politikun berehalako askatzi exijitzen.Hona hemen kontzentrin argazkixe eta Etxeratek ata daben prentsa oharra, zeinarekin IGBk plataformik bat etxen daben.
AITZOL ETXERA konzentri Alamedan 2016-08-10Eskerrik asko eta ikusi arte.

http://www.etxerat.eus/index.php/eu/albisteak/690-aitzol-gogorza-larriki-eri-den-euskal-preso-politikoa-gose-greban-espetxetik-atera-dezaten

XXXIX. ANDRA MARI sarixe

FUTBOL ANDRA MARI sarixe

Larunbatean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Zaldupen.

Aurtengo Andra Mari Saria hiru taldek jokatuko dute. Aurrera Kirol Elkarteaz gain Basauriko CD Basconia eta Iruñeako CD Pamplona arituko dira nor baino nor. Txapelketa arratsaldeko 17:30etan hasiko da Aurrera KE – CD Basconia neurketarenin. Partidu bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du, eta neurketa bakoitzaren ostean hiru penalti jaurtiko ditu talde bakoitzak, amaieran egon daitezkeen berdinketak ekiditeko.

Andra Mari jaietan murgiltzeko plan paregabea larunbat arratsalderako.

Gogoratu partiduak hasi baino lehen bazkide txartelak banatuko direl futbol zelaiko sarreran. Banaketa horrek sortu ditzazkeen iladak saihesteko Zaldupera aurretiaz etorteko deia luzatzen dugu.

‪#‎AupaAurrera