MONT DE MARSANeko kartzelan Borrokan!!!

Idatzi hau jaso dou Mont de Marsaneko kartzelatik:

“Mont-de Marsaneko presoak borrokaldia hasiko dugu Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran dispertsioaren kontra daramaten borroka babesteko eta indartzeko.Valence-eko espetxean bahiturik eta urrundurik dituzten bi kideen protestaldiarekin bat eginez,astero janari errefusa eta askotariko ekimenak burutuko ditugu, baita Valence-eko espetxeko zuzendariari eskutitzak astero bidali ere. Ibon eta Aletxuren egoera zalatzeaz gain, gure ekimenetan preso gaixo larriekiko askatasuna aldarrikatuko dugu, Etxarrin gose greban dirauten preso ohiei gure elkartasuna adieraziaz”

Gogoratu birdou kartzela horretan gure herrikide bat dala espetxeratute, XABI ARANBURU SAGARMINAGA.

xabi a[1]

Elkartasune erakusteko berai eta kidiai, idatzi helbide honeta:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA  6140 

Centre penitentiaire Chemin de Pemegnan BP90629
40006 Mont de Marsan Cedex
(FRANCE)