MONT DE MARSANeko kartzelan Borrokan!!!

Idatzi hau jaso dou Mont de Marsaneko kartzelatik:

“Mont-de Marsaneko presoak borrokaldia hasiko dugu Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran dispertsioaren kontra daramaten borroka babesteko eta indartzeko.Valence-eko espetxean bahiturik eta urrundurik dituzten bi kideen protestaldiarekin bat eginez,astero janari errefusa eta askotariko ekimenak burutuko ditugu, baita Valence-eko espetxeko zuzendariari eskutitzak astero bidali ere. Ibon eta Aletxuren egoera zalatzeaz gain, gure ekimenetan preso gaixo larriekiko askatasuna aldarrikatuko dugu, Etxarrin gose greban dirauten preso ohiei gure elkartasuna adieraziaz”

Gogoratu birdou kartzela horretan gure herrikide bat dala espetxeratute, XABI ARANBURU SAGARMINAGA.

xabi a[1]

Elkartasune erakusteko berai eta kidiai, idatzi helbide honeta:

XABIER ARANBURU SAGARMINAGA  6140 

Centre penitentiaire Chemin de Pemegnan BP90629
40006 Mont de Marsan Cedex
(FRANCE)

Pirineo aldetik be bagabiz

Plaxan edo mendixan, berton edo kanputik, bizikletaz edo oñez, Ondarrutarrok atseden bille urten dou jaxak eta gero. Hamen Pirineo aldetik jaso douen argazkixe. Oporrak amaitzen duz eta kurtso barrixe inddarrez beteta hasi birdou, animo!!!

IMG-20160828-WA0022

“Hirugarren mundu” eta gu, hitzaldixe Gaztetxin.

KOOPERAZIÑOI ABUZTUAK 29.pngGerrak, krisi sozialak eta globalizaziñoik eztabe bardin eragitxen munduko txoko guztixetan. Errefuxiatun gaixe bolo-bolo dabiauen egunotan, iñoiz baño momento egokixaua da inguratzen gaitxuen herrialdin egoeriai erreparateko. Gosetik, natura baliabidin esplotaziñoik eta esklabotza mota barrixan agerpenak zer pentsa emoten dabe, bañe… pentsaten dou?

Posible da axolagabe agertzi aberastasun eta boterin banaketa desorekatu honen aurrin? Zein de hartu biharreko jarreri? Indibidualki jokatu bir dou, edo herri mailan ein bir dou elkarlana nazioartin?

Kooperaziñoi zelan, zeatxik eta zetako?

Hausnarketa eta eztabaida txoku abuztuan 29an, 19:00etan Ondarruko Gaztetxin.

Lisboa be ailla da Turrune

Oporretan be Turrunan akordun dabillenik badabil hor zihir. Udako oporrai azkanak emoten, andramaxetako neki kendu nahixan. Lisboatik hartu dou ondorengo argazkixe… eskerrik askoooo!

WhatsApp Image 2016-08-25 at 17.56.52.jpeg

kanputik bazabize… akorda geuaz,

ondio oporrik hartu baik dan Turrunaz!

Ondarruk be: Egin Herri

Gipuzkuko Hauteskunde Batzordik EHBildutik lehendakari hautagai aurkeztu daben Arnaldo Otegin  ingurun hartutako erabakixan aurrin erabaki hau eskubide bortxaketa bat dala argi da, azpimarratu ez dala bakarrik Arnaldo Otegik bere hautagaitzi aurkezteko dauken eskubidin kontrako erabakixe, gizarte osun kontrako erabakixe baino. Demokrazixaik ezan beste adibide bat, herritxarrok geure lehendakarixe zein ixati nahi douen erabakitxeko eskubidin kontra dun erabakixe da.

Ondarrun, Arnaldo lehendakarixe ixati nahi dabenak urten dabe kalea: “Arnaldo lehendakari! Egin Herri!”

WhatsApp Image 2016-08-24 at 20.35.17

WhatsApp Image 2016-08-24 at 21.06.20

WhatsApp Image 2016-08-24 at 21.18.09

Arnaldok Twitter-in argi esaten dau:

2016-08-24 21.16.33.png

#OtegirekinEginHerri

 

Eneko irailan 1n LIBRE!

6 urteko kartzela zigorra ososoik bete ostin, Eneko Etxaburu irailan 1in askatuko dabe Logroñoko kartzelatik. Hori dala-eta, autobuse egongo da Logroñoa juteko.

WhatsApp Image 2016-08-22 at 22.08.38.jpeg

Autobusa 5:30ean urtengo dau Zaldupeko zubitxik, 8:00an lelengoko harreri ein ahal  ixateko kartzela kanpun.

Autobusin apuntateko; Kulixka, Anaita eta Gaztedin topakozuez listak:

WhatsApp Image 2016-08-22 at 22.28.14

Eta Logroñoa ezin badozue jun… 19:30ean herrire ongi etorrixe Zubi Zaharrin. Kuenta atrasa martxan da… Eneko laster baten geuaz!

Preso eta iheslaxak etxea!