Herrixan ez diz asko ixango holako ospakizun bat zelebrako dabenak. Esko desberdiñetan egon dan taberni ixan arren herriko bixitxan toki garrantzitsu ixan da beti. Arrantza mundu puri purixan euala mariñelan topaleku. Gero, gazte askoren musika ta dantza toki bihurtu ixan zan. Ta gaur egun inguruko jantoki aurreratuenetako bat bihurtu de (Pintxo mundialak barne).Tabernik 50 urte beteten dabela ta gaur egungo arduradunak (IKERNEk eta PANTXOk) pentsa dabe ospakizun haundi bat antolatzi, batutxue herriko artistak eta kriston egitarau eskeintzen dosku zapaturako. Gu handik ibiliko gaz. Ta zu?



Gaur arratsaldin eitzau ongi etorrixe ERRUSIA aldetik etorri dizen abeslaxai. Jente mordu batu gaz bertan eta IÑAKIk (udaleko kultura arduradunak) eitze anfitrioi lana. Herrixe asko pozturela euran garaipenaz esatze ekitaldi hasieran, gero Botxek eta Iñakik pare bat bertso botatze eta amaitzeko UNANUE KAMARA KORALeko zuzendaxak (ESTIk) berba eindau eskerrak emonaz eta bertan bixi ixan dabenaz.



GAUDEAMUS Koralak urrezko domini lortu dau Sotxin (Errusia) jokatu dan Abesbatzen Olinpiadetan. Busturialdeko Gaudeamus eta tartin Ondarroako Unanue Kamara Koraleko 13 kideekin batea parte hartu dabe 9. World Choir Games-tan. Julia Foruriak eta Estibalitz Arrizabalagak, Gaudeamus eta Unanue abesbatzetako zuzendaixak, hurrenez hurren, txalo artin jaso dabe sarixe.












