Month: martxoa 2016
Zaindu ARTIBAI erreki
Lea-Artibaiko EGUZKI talde ekologistik idatzi hau bixalduzku:
Asteburun euri asko einddau, eta Artibai errekan behera ur asko etorri de. Uxolak erreka albutan topatxuzen gauza guztik itsosarutz erutxuz, tartin oso kutsagarrixak dizen gauzak (kortxuk, plastikuk, bidoik…). Horrek gauzak hondartzan agertu diz gero.

Erreka bazterrak txukun euki bir douz. Kutsagarrixak dizen gauzak erreka albutatik kendu ein bir douz, uxolak datozenin itsosu zamarrez ez beteteko. Onena, erreka albutako baso eta marismak berreskuratzi dala ereizten gasku. Zainddu Artibai erreki!



ELKARTASUN ZOZKETI, bixar hasi eta Martxoan 19 bittartin
Zapatu honetan, matxoak 5, beste elkartasun zozketa bat ipiniko da martxan! Hara eta Hona agentzi bidaiak oparitxutako 250 euroko bidai-bonu zozketatuko da, tokatuz gero nahi dozunin gastateko. Zozketi martxoan 19xan ixango da, 14:00tan Kalekutzeko eskillaretan. Dana dala be, TURRUNIN be argitaratukou zenbaki irabazli.

ABIAN zapato goxin!!!
TENERIFEko mendi punta batetik be ONGI ETORRI ARNALDO
ONDARRUTAR talde eder bat dabil KANARIAR irletan eta zelan ez mendi buelti etxea jun diz bertan ICHASAGUA mendi tontorra ein pankarti ata eta bertsotan ongi etorrixe emotze handik ARNALDO OTEGI MONDRAGONei.


Martxoak 3 GASTEIZ, 40 urte berandua, guk eztou ahazten
Bost langille hil zitxuezen on dala 40 urte Gasteizen Polizixa Españiarrak. Gaur de egune ondioik iñok ez dabela aitortu hilketa harek. MANUEL FRAGA IRIBARNE ( P.P. sortu benetako bat) zan polizixan arduradune. Gertaera haren ostin LLUIS LLACH kantari katalanak abesti hau asma ban.
Martxoak 3, 2o16ko BOGA mendi martxin ixen emoti zabalduko da


Etorri danok!

Kurdistanen inguruko berbaldixe!
Gaur, M2, eguaztena, 19:00etan, Kurdistanea laguntzea eta elkartasune emotea duzen lagunakin berbaldixe Arrigorri Ostatun.

Turrune be Elgoibarren!
Gaur atsaldeko 18:30etan Arnaldo Otegin omenaldixe euala ta han junga Turruneruk. Argazkixetan igarriko dozuen modun ez geunkan prentsa-paseik! Zeiñeaz berba eiñ bihir dou? Lasai, zeoze gehitxua urreatzi lortu dou-eta!

lMiren eta Xabier Amurizak hasi dabe omenladixe bertsotan. Arnaldo beran familixiaz eszenatokixan euala.

Hor egon gaz. Lelengoko agurre geure Eneko eta Santintzat, Logroñon laga dotsuzen lagun bixantzat. Ondo etorri be bai: Lorentxa eta Urkoi. Ta zelan ez preso eta iheslai guztik gogun.

Bandera Andaluz, katalan… herrialde desberdinetako lagunai be eitsa aipu, ongi etorrixe emonaz Euskal Herrire eta argi lagauaz euskaldunok inoiz ez douela borrokatu andaluziar… herrixan kontra, Estado Españolan kontra baino.
Terroristak gazela esaten daben haritxik, Los Chicos del Maiz musika taldin kanta baten aipamena ein dau. Kanti T.E.R.R.O.R.I.S.M.O deitzen da. “Terrorismo es Manuel Fraga, asesinato en Vitoria”. Hamen bideoklipe ikusi nahi bazue:
Beran berezko baikortasun horreaz hainbat gauza esan dotsuz:
“Las únicas puertas giratorias para los independentistas son las de las cárceles”.
Nazioarteko FreeOtegi kanpaini; FreeAll bihurtu bihir dela be esan dau, eta beran konpromizu horretan biharra eitteko. Belodromun gehixa!
Nazioartin Euskal Herriko realidadi ezautzea emoten daben Fermin Muguruza be egon da beran musikiaz plazan batutakuk girotzen! Ondun Solano, Sorkun eta konpaini zittuzela.

“Egin irri borroka egingo dugulako, egin irri borroka egingo dugulako eta irabaziko dugulako!”
ETBn ze botako daben… a saber! Baine hau irudixau ezingo eben zuzenekun ezkuta!

Gaur be milaka herritxarrok esan dou geure nahixe:
Independentzia! Iheslari eta presoak etxera!
