Martxoak 11 (baixaku), Eskualdeko ikaslin manifi MARKIÑAn

2016 03 11 manifi MARKIÑAN ikasle abertzaleakOngoxe baixakun, martxun 11an, 18:00etan manifestazinoi hasiko da Markina-Xemeingo Arkutatik, Lea-Artibai eta Mutrikuko Ikasle Abertzaliok antolatute. Zeatxik?  Argi dakau, hezkuntza eredu ezin da erreformatu; apurtu eta eraikitzi beharrezku de. Gaur egungo hezkuntza eredu zapaltzaili de eta horretan sakontzen daben inposaketak, apurtu (LOMCE, Heziberri, EU2015…) eta Euskal herritxik eta herrixantzako eredu propixu eraikitzi beharrezku de!

Datorren astin tzir Borroka asti antolatu dabe eta ekintza desbardiñak eingo dotxuez

2016 03 11 manifi MARKIÑAN ikasle abertzaleak 2
Eta amaieri emoteko, datorren euenin, martxun 17xan, Bilbon eingo dan manifestazinoirako deialdixe luzatzen dotzuau. 11:30etan Termibusetik hasiko da, eta gero hainbat tailerretan parte hartzeko aukeri eukiko dou.
Apurtu daigun inposatutako hezkuntza sistemi! Eraiki daigun Euskal Eskola Nazionala!

Hartu Trena Ondarrun!

Dakixuen modun, Sarek Iheslari eta Preso Politikun giza eskubidin aldeko trena martxan ipini dau. Larriki gaxoik dazen presun egoera larrixe bistan lagateko dinamika zehaztu bat plantea zan, larriki gaxoik dazen presun herrixetan bagoi bat gehitxuaz tren orokor horrei.

Pasan hillin Oreretan egon zan eta Ondarruai pasa euskun Gorriti eskultorik eindako testigu. Ibonen etxin eon ostin testigu hori, atzotik, Iparra Galdu Baikekuk erunde, udaleko eskaparatin da ikusgai.

IMG-20160309-WA0024

Hainbat herrittar hor dabiz buru belarri domekako biharrak eitten. Ondarrutarrok ez gaz atzin geatzen eta trena ta dana eukikou!

IMG-20160310-WA0004

Domekan ia ahalik herritxar gehixen trenea altzaten gazen, konpromizu eta aktibaziñoi de tren honek billatzen dabena, giza eskubidin defentsatik, konponbidea eta herrixe bakea erungo daben trena nahi dabelako ixan.

Domekan danok 12:00etako Anbulatoxo parea beraz!

IMG-20160304-WA0021

Ta esko bat botateko prest bazaz… Domekan 10:00an Monjetako parea agertzen bazaz primeran, herrixan trenbideik ez eukieran trena mobiu eiñ bihir dou Ibaiondoarte-eta! 🙂

Iheslari eta presun eskubidin defentsan, konbonbidin bidin, eta azken geltoki baki hartute, #HartuTrena zeuk be!

Triki-traka, triki-traka…

Txuuuuuuu, txuuuuuuuu…

Iheslari eta presuk etxea!

Kamiñaldeko mendixe…

Dakixuen modun, lur jauzi handixe egon da Kamiñaldin eta Iñaki Deunako bloke oso bateko etxik hutsitxu bihir ixan diz, 84 etxebizitza guztire. Egoeri kezkagarrixe da… Azterketak eitteko be denbora tarte bat laga bihir ei de dan arriskuatxik. Momentuz ezin leikela zehaztu zenbat denboran luzatu leiken esan dabe.

IMG-20160309-WA0057

IMG-20160309-WA0054

Hamen Udalak emondako prentsaurrin bideu:

Udalak Arreta zerbitzu ipiñi dau martxan, baitte telefono zenbaki bat be edoze konsulta edo kezka adierateko, detxu: 94 683 36 76

Hamedik herritxarroi dexe luzatu arazo honen aurrin alkarlaguntzako, etxitatik ata doittuezen herritxarrak danon laguntzi premiñi eukiko dabe-ta!

Besarkada handi bat Turrunetik danoi!

ENEKO ETXABURUn egune da gaur, ZOIXONAK lagun!!!

Gaur ENEKO ETXABURUn egune da eta TURRUNEtik belarritxik tengara handi bat nahitzau ein, zoritxarrez ezta guaz (LOGROÑOko kartzelan dakarrelako preso).

MARTXOAK 9 ZOIXONAK ENEKO

Zoixonak Eneko!

Zapatun beran egune ospatzeko hainbat kontu daz antolatute:

13.00etan argazkixe Alde Zaharrin eta horren ostin poteu.

14:30etan Bazkaxe Gaztetxin; Xabier Enbeita eta Koldo Gezuraga bertsolaxakin. Bazkatxako 11 sarrera geatzen dile bakarrik esan dosku, eta bestelan be bixar da erosteko azken egune… espabila! (Bazkari berezixe 7 eurotan da aurretixaz ibilli ezkio, bertan momentunn 20€).

22:30etan kontzertu Trikoma Banda Ironiaz, Gaztetxin.

Anima danok!

Enekon azken urtebetetzi kartzelan!

Ia bestinak be azkanak ixati lortzen douen ahalik ariñen!

 

ARGITU ERABAKIA!!!

kris12b.jpg

ARGITXU ESKUBIDIN ZERU!!!

Ondarruko Gure Esku Dagok antolatuta datorren zapatun hilak 12 arratsaldeko 19:30etan alamedan batuko gaz, jai girun, kriseiluk(farolilluk) botateko.

Etorri eta parte hartu!!! Politte eta ikusgarrixe izango da!

Zure kriseilu(farolillu) lortzeko (1€) pasa gure dendatik, egunero iraitxe  eongo da eguerdixan eta arratsaldin.

Zabaldu zeure ametsak eta nahiak!

Erabakitzeko eskubidea zure esku dago!

Ondarruko Gure Esku Dago.

 

Gora emakumion borroki!

Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.

Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.

ondarruko emakumik donostin 1977 manifan.JPG

ezker abertzaleko emakume beteranak TXOKUn.JPG

11.JPG

20130514_194651

alazne aristi, elisabet txaille manifan.JPG

Gora emakumion borroki!

Gora Ondarruko andrak!

ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA da ONDARRUko alkate barrixe

 

zunbeltz bedialauneta

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga ixendatu dabe Ondarroako alkate gaur Kofrai Zaharrin eindako Ez-Ohiko Osoko Bilkuran. Alkatin laguntzaile lanetan Eneritz Basurko eta Loren Arkotxa ibiliko diz, lelengoku jardun osoko liberaziñoiaz. Erabaki hauek herritarrekin batea adostu dau udal taldik horretarako aurrez eindako herri batzarrin.

Azpixan erakustetzuau HITZAk ata daben bideo txiki bat ZUNBELTZ alkate ixendatu dabeneku