Antxoi sartzen hasi de!

Berdelik ondio ez bada atrapa be, ez sariaz, ez amuaz, lelengoko antxoak sartu diz gure portun.

Kantauriko lelengo portu, antxoi sartu eta saldu dabena Ondarru ixan da aurten. Gaur martxun 1a kanpañako lelengoko egune, goxeko 8retan Santoñako Nuevo Libe 105 kaja antxoa ekarritxuz, kofraxako bentan 9,95€ eiñ dau. Gero beste bi txalopa be etorri diz, bañe arrain gitxiaz. Daneta 189 kaja eon diz eta prezixu  15 eta 17€ arte alla da.

Kanpañi hasi baiño ez da eiñ! Espero daigun gure txalopak aurten be antxoa asko atrapati.  Ia itsosuk lagaten daben, ze asteako ez da parte onik emonda!.

IMG_20160301_091908.jpg

IMG_20160301_092203.jpg

IMG_20160301_092250.jpg