
Emakumin jabekuntzako eskolin ikastaruk


Jaimak listo, eueldixe gitxike gitxike hobetzen, eta itxosu be gorutz orduk aurrea junala. Arrigorriko II. Bodyboard txapelketi 13:30etatik aurrea martxan. Hurreatu danok!!!!!!! Hotzai da axiai aurre etxeko salda beru te txoixo egosixe akau.Ondarruko Eskilantxarri ur kirol elkartik antolatute.

Bazkidi eitteko kanpaini hasi dou Gure Esku Dago herri dinamikako kidik, erabakixen sasoi honek dinamika sendo bat merezi dabelako.
Herritxarron protagonismu eta herritxarron parte hartzi diz erabakire ailateko bermarik onena, eta horren topaguni de Gure Esku Dago.
Beraz, oin arte hainbeste eratan dinamika eder honetan parte hartu zun herritxarrai, Gure Esku Dagoko bazkidi ixateko proposamena luzatzetzuau.

Zelan bazkide ein?
Hile osun, astero zapato-domeketan 12:00etatik 14:00eta gure dendan (kantxopeko errebueltan) eongo gaz.
Ein zatxez Gure Esko Dagoko bazkidi, denon artin lortukou!!!
Ondarruko GURE ESKU DAGO

Hauxe mezu bixaldusku Ondarruko eguzki talde ekologistakuk:
Espainiako gobernuak Garoñako zentral nuklearra berriro zabaldu nahi duelako, Lea Artibaiko Eguzkik bat egiten du #selfiekontragaroña kanpainarekin
Gogoratu Garoñako zentral nuklearra gure eskualdetik 100 kilometrora dagoela, eta eztanda egin zuen Fukushima zentralaren teknologia zahar berdina daukala.
Garoña ez zabaldu!


Santa Agedak sufritu zuen tortura eta kartzela…
Holantxen hasten da Garraxikako lagunak kalez-kale kanta daben kopli.


Santa Ageda bezperan be preso eta iheslaxakin! Koplin amaieri:
…errefuxiatu, deportatu eta preso guztiak etxera!
1, 2, 3…ieup!
Ondio ez dakazule otsailan 21eko derbirako sarreraik? Aletixe anima bizu? Reala?… Zeuk nahi zune… partidurako sarreraik ez badakazu (edo eukitxe be!) hamen demaseko aukeri: ELKARTASUN ZOZKETI !
Saritu 2 egongo di, bakotxak biñe sarrera! Ondarruko taberna eta dendetan salgai.

Ia hurrengo derbirako etxin falta gaskuzen lagunak geure artin dakauzen!
Danak etxea!
Idatzi hau bixaldu dabe Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartetik:
Euskadiko Fibrosi Kistikoaren Elkartetik zuengana zuzentzen gara jakinarazteko; elkarteko zuzendaritzak, joan den abenduak seian ospatutako bileran, eta aurten Fibrosi Kistikoa dutenen eskubideen defentsa, zabalkunde eta babesean laguntzen duten pertsona edo/ eta erakundeen lana ezagutzera emateko emango den sariaren harira, erabaki duela:
“Ondarruko herria saritzea, bere etengabeko babesarengatik Fibrosi Kistikoa dutenen etorkizun oparoago bat lortzeko borrokan”.
Horrela izan dadin eta herri osoari saria luzatzeko asmoz atxikita bidaltzen dugu saria eman izana zihurtatzen duen gutuna, aldi berean posta bidez ere bidali duguna.
Adeitasunez,