Lea-Artibaiko TALENTU aztertzen

 

Talentua_fondo_zuria

Lea-Artibai Garapen Agentzixatik Eskualdeko Talentu aztertzeko proiektun buru belarri sartute dabillen herrittar batek honako informaziñoi hau zabaltzen laguntzeko eskatu dosku Turrunekuai.

25-45 urte artekun talentun azterketi nahi dabe eiñ; zetan dazen biharrin, nun… batez be eskualdetik kanpo biharrin edo ikasten dazenakin.

Horretako galdetegi bat prepara dabe. Galdetegixe bete ahal ixateko (galdetegixe beteten dabenan artin gau eta afari eder bat zozketatuko da Antsotegin) eta proiektu honen barri zuzena eta sakonaua eukitteko:

http://www.leartibai.com/pages/eus/lea-artibaiko-talentua-aztertzen.php

kartezatizuri

Anima eta parte hartu!

Zeoze badakau Lea-Artibain, eta Ondarrun zer esanik ez, talentu de-ta!

Mendi erronkako urtarrilleko zozketako irabazlik

Mendi erronkako parte hartzallin artin eindako zozketako lehenengo irabazlik ixan diz Jon Jauregi, Jabier Argoitia “Txarru” eta Jose Andres Arrate “Urkixa”. Urtarrileko irabazlik, Aurrera Mendi Taldin oparixe jasoko dabe; mendirako bastoi pari.
Sari banaketako argazkixe da azpixan agertzen dana. Argazkixan, Juan Badiola (Aurrera mendi taldeku), Jon Jauregi (zozketako irabazli), Ibon Bedialauneta (Aurrera Mendi Taldeku) eta Unai Barrenetxea (zinegotzixe).

mendi erronki

 

 

 

ONDARRU ur azpixan

1Gaur goxaldeko irudixak diz azpixan ikusiko dozuenak. Astilleru, Kantxopi, Portu,… erreka ondun dazen denda, lokal eta taberna askotan sartu de ure pleamarraz batea. Portun euazen txalopa askotako txikotak apurtu diz eta goxaldin ezin lotute ibili diz bertan.

3

 

2

 

4

Bideuk be argi erakusten dabe urak euki daben indarra:

Israel ez da ongi etorrixe Euskal Herrixan!

Gaur Israeleko estatu zapaltzailin enbajadori eon da Gasteizen.

Erregimen genozida bat ordezkatzen daben pertsonei holako gonbidapenik ezin leike onartu.

Hor dakazue Unai Urruzuno ondarrutarra, beste euskal parlamentari eta jente askoren artin  “ongi etorri bero bat” emoten.

CayT26kW4AAp0x6.jpgCayT2adW4AAjyZ9.jpg

Palestinaren eskubidin alde!                                                                                                                 Free Palestina!!!

IMANOL LERTXUNDI “PORRU” ez zatxuau ahazten

Lertxundi,_Imanol[1]

Gaur beteten diz 21 urte IMANOL hil zala. Ez zan ohian hil, herritar bat atxilotzen saiatu zin Txapel Gorrixak eta han euan bera, bertan, esku bat bota nahixan eta bixotzekuk emotzan. Hamen beran berbak: “Nire seniden bat hor eongo balitxake, gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neube hamentxe, laguntzen”

imanol porru2

 

Hondakinakin garbi jokatu!!!

wp-1454945288904.jpeg

Ondarruko Udalak hondakinak bereizteko zamarpotuk nahi dau ipini. Hasiera baten Kamiñazpiko parkin ipinikodau. Ze iritzi dakazu zamarpoto barrixan kokapena? Emon zeure iritzixe: Udaletxeko  telefonure detxute (900314053) edo korreo elektronikun bitxartez,(komunikazioa@ondarroakoudala.net).

Gutxitu-Berrerabili-Birziklatu, danon esku da!!!