HERRI HARRESIXAK gogun

BERRIA egunkarixak erreportaje zabal bat eindau herri harresixan ingurun. Hamen erakustetzuau bideun bittartez.

Donostin, Ondarrun eta Gasteizen osatu zin herri harresixetan atxilotu zitxuzen Ekaitz Ibero, Urtza Alkorta eta Ibon Esteban. Herri harresixetan bixitxakuaz eta hauen ekarpenaz hausnartu dabe Hodei Iruretagoiena kazetarixaz.Gaur egun hirurak kalin daz LIBRE zigorrak beteta. Herrittarrak emondako indarraz eta ixandako kezka eta kontraesanai buruz berba ein dabe. Lara Madinabeitian bideuean.

Nahixa ez urreatzi…

Turrune Editoriala

Atzo jakin gendun Ondarruko basin kanpoko paeta bota nahi dabela, herritxarroi zerbitzu urreatu eta arreti hobetzin helburuaz. Hori diñue!

DSC07261

Makina bat gau pasa douz paet horren aurrin  herritxarren bat atxilotute erun eta zeozer jakin nahixan, babesa emoten; lagunan askatasune eskatzen.

Makina bat bidar urreatu gaskuz be bai euran zerbitzu eskaintzen, plaiko zubixan argi ikusi gendun zelako zerbitzu eskaintzen doskun herritxarroi. Urreatu bakoitxin baltzitxunaz jositxe!

zubi erdixe.JPG

Guana urreatu? Ez, eskerrik asko!

Estefania Beltran de Herediak ein eixeban obrin aurkezpena atzo. Turrunetik proposamentxu bat. Obra horretan gastateko asmu dakazuen diru zeatxik ez dozue inbertiuten tortura salaketak ikertzen? Edo tratu txarrak jasoten daben emakumik babesteko protokolun? o… beste edozetan. Muro fisiko hori kentzik ez dabelako esan nahi guana urreatuko zarienik. Etxeko lan ugari dakazuez eitteko ondio pauso hori emoteko.

Euskal Herri independientin polezixaik bihir dan o ez pentsa bikou, eta bihir bada ze polezixa eredu ixan bihir dan. Gehixei pentsa baik, Turrunin argi dakauena da zuena ez dala iñundik iñoa guk nahi douen eredu!

Beraz, lasai guatxik, paetik ez bazue botaten, ez bazaze urreatzen… trankila bixiko gaz!

 

HITZAn barrixe irakurteko:

Ondarroako ertzain etxearen birmoldatze proiektua aurkeztu du Beltran de Heredia sailburuak

RADIXU Irratixan 48 orduk

RADIXU irratia 25 urteurrenaIdatzi hau bixalduzku RADIXU irratiko jentik:
SEKULE IBILLI ZA RADIXUN? NAHIZU 25. URTEURRENIN PROGRAMI EIÑ OSTABE?
Radixu Irratixak jarraitzen dau bere 25. urteurrena ospatzen.
Otsailan 26, 27 eta 28an 48 orduko irratsaio etengabi eingo dabe.
Ondarruko Radixu Irratikuk jakinarazi dabenez, otsailan 26xan iluntzeko 20:00etan urteurrenetan ohiku daben 48 orduko irratsaio etengabiai hasieri emongo dotze. Hilan 28xan( domekan) iluntzeko 20:00etan amaituko dabe. Betiko lez, gaur egunin irratsaiuk dituztenen gain, irratixan ibilitakuai be gonbidapena ein nahi dotze, eta facebook-ez zein watsappez eurekin harremanetan jartzeko eskatu dabe.