Zuhaitz egune bertan behera

kartela Larruskain 2016-bertan behera

Udaletxetik ohar hau bixaldu dosku:

Domekako iragarritako zuhaitz egune bertan behera lagati erabaki dau
Ondarroako Udalak eguraldi txarra emonda dalako. Aurreraua
Larruskaineko baso autoktonun landaketak eingo dizen ala ez
erabakitzeko da ondioik bañe zer edo zer dakiauenin abisako dotzuau.

ESNA ATRAPA GATXILE!

Ondarruko ERNAItxik hauxe jaso dou:

Allarte, hasi preparaten lelengokutik, badator eta Gazte Danbada!

IMG-20160204-WA0001.jpg

Gaztiok eta gaztiontzako einddako topaleku ongun Laudixon ixango da martxun 25etik 28re.
Bai! Lau egun tailer, ikuskizun, ekitaldi, kontzertu eta gexauaz beteta! Gañea kontzertutan aurten ondarrutarrak eongo di tartin.
Ongo urtin nobedade asko eongo diz, bañe lelengokutik komenta biharreku:
– 4 eguneko BONU 30€: 10eko talditan erositxe.
– 4 eguneko BONU 35€: Banaka erositxe.
– Egun soltik: 15€ aurretik erositxe eta 18€ bertan (Ondarrun ezti eongo saltzen).

Barakixue ordun, batu hamarnaka eta apunta berandu baño lehen Anaita edo Kulixkan!

Informaziñoi gexa:
http://ernaigazte.cc/eu/albisteak/esna-harrapa-gaitzala
http://topatu.eus/edukia/gazte-danbada-jaialdia-egingo-dute-martxoaren-25etik-28ra-laudion

GERRAK EUSKAL LITERATURAN ikastaru ETXELILAn

 
gerrak euskal literaturanIrakasli: Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatura irakaslia)z
Egutegixe: otsailak 26 eta 27 (barikua eta zapatua)                 Ordutegixe: baixakun, 17:00etatik 21:00eta, eta zapatun, 10:00etatik 14:00eta              Leku: Etxelilan
 Gaxe: Literaturak gerraren edo gatazka politikun inguruko irudixak, sinboluk eta leluk zelan eraiki daben aztertuko dou ikastaro honetan, beti be begirada feministi gidaritzat hartuz. Zelan irudikatu diz gerrak euskal literaturan? Gerrin topikuk iraunarazteko guni ixan al da? Euskal literaturan gerraz jarduteko diskurtso barrixak proposatu diz? Testu literaxuk baliatzen al ditugu gure gerrak ulertzeko/interpretateko/eraldatzeko? Horretako ikastarun metodologi praktiku eta parte hartzaili ixango da: testu irakurketak eginez, parte hartzi eta eztabaidi bultzatuko diz.
 Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila-Emakumeentzako Jabekuntza Eskoli info gexagua:http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/IkastaroaGERRAKEUSKALLITERATURAN.aspx
Haurtzaindegi zerbitzu: debalde, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldin eskutik)
 *GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!

Ziburun be preso gaixo larrixan etxeratzin aldarrikapena!

Ondarrutar batek e-mail bat bixaldu dosku bideo ta guzti!

Pasan asteburun iparraldea egun pasa jun eta Ziburun kotxi aparkauaz batin jairen bateuala ikusi ebela. Ihautexak zin! Ziburun hasi kalejiri eta Donibane Lohitzunearte jun zin… bertako plazan ixan zan amaieri.

Hain zuzen be amaieran ein zan ekitaldiko bideu de bixaldu doskune. Bertan aldarrikapen desbardinak eitten dotsuez; Lorentxa Gimon Fagoaga angeluarran (larriki gaxoik dakarren preso) etxeratzi eskatzen dabe. Turrunetik be ozen eta argi esaten dou:

Ibon, Lorentxa… larriki gaxoik dazen presuk etxea!

Eskerrik asko Turrunero guztioi, bixaltzen dozuen barri, mateixal, iritzi… guztikatxik. Turrunea altzateko egokixe ixan leiken zeozer ikusten dozuenin bixaldu ardurabaik ; otzara@hotmail.com ! Eskertuko dotsuau!

Eta famau baza… Turruneako kazetari lanetako fitxata!  🙂

Lea-Artibai ABIAN !

Mecotik Euskal Herriruzkun Boceguillasen geatu gaz bazkaltzen. Familixako argazkixe ata dou, gaur, familixa bat osatu douelako; aurrea beide eta ilusiñoiaz abian dan familixi.

Munitxibarko ezker abertzaletik bixaldu doskuen argazkixak altza baik ezin giñan geatu, ondo baino hobeto erakusten dabelako gaurko egune, martxi zer ixan dan:  ederra, elkartasun eta konpromizoz koloreztatutako egune.

Lea-Artibaitxik jun gazen lagunon kuadrilli hamen dakazue. Hurrengun preso eta iheslaxak geuaz bueltan ekarteko gogoz eta ilusiñoiz abian.

Lea.artibaiko ekipu.jpg

Egunin zir…

meco munitxibar1

Iheslari eta preso politikuk etxea ekarteko, segi ein daigun borrokan. Danon artin lortukou!

IBON eta LARRIKI GAXOIK DAZEN PRESUK ETXEA YA!

PRESO ETA IHESLAXAK ETXEA!!!