RADIXU Irratixan 48 orduk

RADIXU irratia 25 urteurrenaIdatzi hau bixalduzku RADIXU irratiko jentik:
SEKULE IBILLI ZA RADIXUN? NAHIZU 25. URTEURRENIN PROGRAMI EIÑ OSTABE?
Radixu Irratixak jarraitzen dau bere 25. urteurrena ospatzen.
Otsailan 26, 27 eta 28an 48 orduko irratsaio etengabi eingo dabe.
Ondarruko Radixu Irratikuk jakinarazi dabenez, otsailan 26xan iluntzeko 20:00etan urteurrenetan ohiku daben 48 orduko irratsaio etengabiai hasieri emongo dotze. Hilan 28xan( domekan) iluntzeko 20:00etan amaituko dabe. Betiko lez, gaur egunin irratsaiuk dituztenen gain, irratixan ibilitakuai be gonbidapena ein nahi dotze, eta facebook-ez zein watsappez eurekin harremanetan jartzeko eskatu dabe.