Pentsazu ze jantzi? Preparazu mozurru? Peluki? Maskari? Aterkiñe? Ziezko erropak? Manti? Bai, bai, barre eiñ! Danak bikorouz txotxo! Jantzi jantzi bizune ta kalea! (bueno popabistan be jun zainke, klaro ba, bañe… ni zure modure ez, e? ze datorren astin be karnabalak diz ondion eta 40 kalenturiaz eta kriston trankazuaz eoti ohian ezta martizen karnabaleako planik onena…) Gora Bixotzak!

Lantzoia gure zaindari
egun hauen boladan,
zelako golpea ote
dugu gure ganbaran.
Zahar gazteak alkarturik
kantu eta algaran,
lantzoikeriak egiten
zer zoriontsu garan.
Laralara lalala, lalala, lalalaa…
Ahotsa aldatu dogu
ta mozorroa jarri,
baina holan zer gustora
adar joka alkarri.
Ni nor naizen ezetz jakin,
holako harrigarri,
txingarri eta mingarri,
zuek ezetz igarri.
Laralara lalala, lalala, lalalaa…
Uxatu ditzagun lotsak,
tristurak eta penak,
egun hauexek baitira
urteko alaienak.
Mozorrotuta kalean
Ondarrutar gehienak
lantzoi handienak dira
normal jantzi direnak.
Laralara lalala, lalala, lalalaa…
Poltsikoetan gaur egun
inork ez dauka sosik
baina inauterietan
danok alai ta pozik.
Akulari erreguka
Zubi Zaharran azpitik:
“Otzarak arrain betetzen
lagundu Ondarruri!”
Laralara lalala, lalala, lalalaa…