
Month: urtarrila 2016
Urtarrillak 25 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin:DARWIN Euskal Herrixan

Urtarrillak 22txik 31ea, 18.KOMIKI jardunaldixak ONDARRUn

KARNABALetako LISTOOOO!
KARNABALAK? DANEAKOOOO??? ba bai, hamen datoz eta gu popa bistan! Nun daz abenduko hareik hegoaxik ontxe aprobetxateko? Nada, karnabala? terrala! Zuek hasi disfrazak eta pelukak eta txinutako mantakin erropak preparaten, hotzitzeik ez gasku komeni-te! Animooooo! Hillan 6xe zapatu eta 9xe martizena! Afunta ajendan!

Batu diz Ondarruko MIRENTXIN txoferrak
5 urte inguru daruz martxan Ondarrun Mirentxin txofer boluntaxo taldik. Helburu, euskal preso politikuai, euran bixitxak bermatzi dispertsiñoi aplika arren , senide eta lagunak dakarrezen kartzeleta bixitxeta erunaz.
Gaur egun, 2 kartzeletako biajin arduri dakar herriko taldik: Valentzi eta Saint Maur.
48 txofer boluntaxo inguru daz herrixan, baine beti be zenbat eta gehixa hobeto leko gehixauata aillateko, hau de, preso gehixauan bixitxak errezteko senide eta lagunai.

Dispertsiñoiai aurre eitteko prest baza, anima eta ixan Mirentxin gidari. Kotxeko karneta eta borondati badakazuz… atik zabalik eta furgonetak prest daz! Euskal presuk etxea ekarri arte… jo ta ke!
KAMIÑAZPIko kale konponketi abantin!
Denporan Kamiñazpiko auzotarrak kexu zin kalin euazen zulukin.

Auzokidin eskakizunai erantzunaz; aurrekontutan Kamiñazpiko zuluk konpontzeko diru partidi gorde eta hasi de udala kali konpontzen.

Egunotan ingurutan ezingo da aparka baine kali bertokun gustoa geatuko dalakun… Mereziko dau!
DEF CON DOSen kontzertu Urtarrillak 23an Beikozinin
Kontzertu berezixe ixango da, AITOR BADIOLA “Txikiñe” omendu nahi dalako.
Gaztik zazenok igual ez zaze gogoratuko TXIKIÑAz, antzerki mundun ibilitxaku, parrandan be albun egoten zana, barran biarrin, Kamiñazpiko OLEEko lokalin fijo diskontinuo,…Ia argazki honen bittartez akordaten zazen beraz, guk ezagutu douenok beran ule kiribildunakin ez ga ahaztuten.
Andoni Garciak ein dau dFeria-ko kartela. Zoixonak Andoni!
Andoni Garcia Alkorta diseinatzaile ondarrutarrak eindako diseinu aukeratu dabe Donostiko dFeria XXII. arte eszenikun azoki irudikatzeko.
Kartela harañun [urtarrilak 11] erakutsi ben Donostin, azokin ingurun eindako aurkezpenin.
Informaziñoi gehixa ta zehatzaua: http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/01/13/andoni-garcia-ondarrutarrak-egin-du-dferiako-irudia/
Mikeltxo eta kuadrilli LIBRE !
Komunikabidin bidez entera gaz Segurako sarekadan atxilotu zittuezen 35 kiditatik inok ez dabela jun biko kartzela, tartin geure herrittar eta lagune dan: Mikel Etxaburu. Historiku de holako makroepaiketa baten akordu batea ailati fiskaltzi te konpaiñiaz. Akordu horreaz urte 2, 1 eta 6 hileko zigorrak ipini dotsez, beraz inok ez dau jun biko kartzela.
Ontxe beran Mikeltxon watsapa jaso dou: “Danok etxea” poztasunez esanaz. Hori, hori! Kartzelak hutsitzeko garaixe da. Kartzelaratze gehixa ez! Danak etxea!!!
Informaziñoi sakontzeko: http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20160113/el-juicio-por-la-redada-de-segura-se-cierra-sin-que-los-independentistas-tengan-que-volver-a-la-carcel#.VpYvvBhdpfE.twitter





