Mirentxineko boletoik badakazu allarte!

Mirentxineko taldetik honako abisu pasazku:

Euskal Herrixan, Ondarrun be bai klaro, buelta-bueltaka ibili douz zozketa edo boleto honek Mirentxin-eko gidari bolondreson eskutik. Holakoik badakazu beatu ondo!

Irabazli; urtarrilan 22ko ONCEko zozketin sarixan zenbakixe daukena, hau de: 34250an jabe dana.

Mirentxin zozketa irabazli

Zoixonak irabazliai! Ta bestioi… animo, datorren urtin be egongo da aukeri-eta! Elkartasun eta maitasun kilometruk danon artin arintzeko asmoz…Mirentxin Gidarixak martxan.

Medixo batzuk sekule ez dabe nahi egirik esan

Informaziñoi edo desinformaziñoi ez dakiau zer dan Diario Vascok etxen dabena. Hamen dakazue gaur jolas espazixo barrixan ingurun ata daben albisti.

Arta-Biden ei da ludoteka deitxutzen jolas guni, adinen araberako ordutegixak egongo dizela, ekintzak gidatzeko profesional bat ei dakau ta zertzuk gauza gehixa…

hgj.jpg

Eskerrak ondarrutarrok badakiauen herriko hainbat gurasok eta Txirrimorraskiko kidik eindako eskarixai erantzuteko asmuaz Udalak martxan ipinitxako proiektu dala eta beste hainbat gauza be bai baina antza danez Diario Vascoko kazetari honek hori dana ez daki edo ahaztu eingako kontati!

Ailla da baixaku…

Ehundaka etxetan azken prestaketakin dabiz aurretik dakarrezen km guztiai aurre eitteko. Egueldixan parti beatu, paketeako eskatutsen gauzak ia sartu dizen ondo beatu, dokumentaziñoi, Boceguillasen zeozer jateko prepara, diru, GPSi… eta ekin bidiai! Maitte dozun horreaz egoteko… minutu batzutan.

Ilusiñoi, elkartasunez eta maittasunez betetako kotxe, furgona eta autobusak urtengo dabe gaur be Españi eta Frantziko kartzela desbardineta.

INDIXUn kartzelako boltsi

Etxetik dunak kartzela aillaterakun hartzen dau arnas. “Ailla gaz bixitxa!” pentsata. Gogotsu beran etxeko edo lagunaz tarte hori ahalik hobetuen pasateko.Barrun danai minutu horretan hurrengo bixita arte bihir daben maittasun eta inddar guzti emoteko. (Barruku be bardiñ, ahal dabenik onena emonaz beran jentiai.)

boltsa talegeruaz barrure

Baine hor ez da amaitxu biaji. Etxeku edo lagune kartzelan lagata buelta eitti gogorra da. Bai etxea dunantzat, bai barrun geatzen danantzat. Etxea duzenak baloraziñoi eitten zelan topa daben eta dauken miñai aurre eitteko indarrak ataten bixitxi errepasauaz. Barruku, txabolun sentipenak gordeten beran altxorrik balixotsuenak horretxek momentuk di-eta! Etxea ondo ailla dizela jakin arteko kezka eta ezinegonai bakoitxak beran era aurre eitten txaboloko paetan artin.

Ailla da baixaku… eta barriro be kondenatuk ez dizen ixan senide eta lagunok km-tako zigorra bete bihir maitte daben senide edo lagun hori ikustearren. Dispertsiñoiaz amaitxu ein bihir dou. Kartzelak hutsitzeko sasoi de! Euskal preso eta iheslai politikuk etxea!

 

‘Laga naxun hartu nazun tokixan’ kanpañin aurkezpena

2Gaur goxin ‘Laga naxun hartu nazun tokixan’ kanpañin aurkezpena
ein de Ondarrun. Kanpaña honen helburu, herritarrek herrixan
kontsumitzeko ohituri sustatzi de, eta horretako Udalak 200 aterkiñ
jarri dotxu herritarren eskutan. Aurkezpenin egon diz, Josu Arrizabalaga
Ondarruko alkati, Agurtzane Zatozteko lehendakaxe, Alberto
Markuerkiaga Zatozteko ostalarixetako bat eta Bidatz Basterretxea Garapen
Agentziko teknikaxe.

LIBURUEN AMUAK (otsaila-martxoa-apirila)

Gustaten gatzu liburuk irakurti? Eta lagun artin berba eitxi liburuai topatzazun gazi gozuk atxik? Ba hamen dakazu aukeri. JOXEMARI URTEAGAk gidatutako tertulixeta jun nahi bazu  apunta hitzordu hau: Hilleko azkan zapatun 10:00etatik 12:00xeta Udal Liburutegixan. Anima eta hartu parte!!!

Otsailleko liburu: MAMUAK (Elkar argitaletxi),  ANA URKIZA idazle ondarrutarran liburu aukeratu dabe.

liburuenamuak2016 otsail amaierako