Irati eta Aitzol Ondarruko portun, upiñ liburu barrixe

Ondarruko portun aktibidade asko eta desbardinak etxen diz bañe zoritxarrez, bertan biharra etxen dabenak eta ingurukuk kendute, ondarrutar askok eztotxuez birdan modun ezautzen, upiñ honen helburu hori azaleratzi de.

irati eta aitzol ondarruko portun ipuiñe

Herriko 10-12 urte inguruko umikin pentsatako upiñ bat da hau, famili bateko hiru generaziñoitxan zentrata.

“Ondarrutar batek Bilbon ikasi karreri eta biharrin hasi, bertako neska bateaz  ezkondu eta Bilbon bixi. Ondarruaz lotura zuzena mantendu nahi eta aldaben guztin honaxe ekartzetxuez bi seme-alabak, beste familixakoez gain, hamentxe dakarrelako bixitxa guztin portuaz lotura zuzena euki daben aume eta atxitxe. Egun baten porture juteko geatzen diz ta hortik aurrea, umik dizenez, galdera bat bestin atzetik eta aumak eta atxitxak, pazientzixa guztixaz dana azaltzen ahalegintzen diz…”

 Hurrengo egunetan, Lea Artibai eskualdeko lehen hezkuntzako ikastetxitan zabalduko da.

 http://issuu.com/leaartibaiikastetxea/docs/irati_eta_aitzol_ondarroako_portuan