Ailla da baixaku…

Ehundaka etxetan azken prestaketakin dabiz aurretik dakarrezen km guztiai aurre eitteko. Egueldixan parti beatu, paketeako eskatutsen gauzak ia sartu dizen ondo beatu, dokumentaziñoi, Boceguillasen zeozer jateko prepara, diru, GPSi… eta ekin bidiai! Maitte dozun horreaz egoteko… minutu batzutan.

Ilusiñoi, elkartasunez eta maittasunez betetako kotxe, furgona eta autobusak urtengo dabe gaur be Españi eta Frantziko kartzela desbardineta.

INDIXUn kartzelako boltsi

Etxetik dunak kartzela aillaterakun hartzen dau arnas. “Ailla gaz bixitxa!” pentsata. Gogotsu beran etxeko edo lagunaz tarte hori ahalik hobetuen pasateko.Barrun danai minutu horretan hurrengo bixita arte bihir daben maittasun eta inddar guzti emoteko. (Barruku be bardiñ, ahal dabenik onena emonaz beran jentiai.)

boltsa talegeruaz barrure

Baine hor ez da amaitxu biaji. Etxeku edo lagune kartzelan lagata buelta eitti gogorra da. Bai etxea dunantzat, bai barrun geatzen danantzat. Etxea duzenak baloraziñoi eitten zelan topa daben eta dauken miñai aurre eitteko indarrak ataten bixitxi errepasauaz. Barruku, txabolun sentipenak gordeten beran altxorrik balixotsuenak horretxek momentuk di-eta! Etxea ondo ailla dizela jakin arteko kezka eta ezinegonai bakoitxak beran era aurre eitten txaboloko paetan artin.

Ailla da baixaku… eta barriro be kondenatuk ez dizen ixan senide eta lagunok km-tako zigorra bete bihir maitte daben senide edo lagun hori ikustearren. Dispertsiñoiaz amaitxu ein bihir dou. Kartzelak hutsitzeko sasoi de! Euskal preso eta iheslai politikuk etxea!