5 urte inguru daruz martxan Ondarrun Mirentxin txofer boluntaxo taldik. Helburu, euskal preso politikuai, euran bixitxak bermatzi dispertsiñoi aplika arren , senide eta lagunak dakarrezen kartzeleta bixitxeta erunaz.
Gaur egun, 2 kartzeletako biajin arduri dakar herriko taldik: Valentzi eta Saint Maur.
48 txofer boluntaxo inguru daz herrixan, baine beti be zenbat eta gehixa hobeto leko gehixauata aillateko, hau de, preso gehixauan bixitxak errezteko senide eta lagunai.

Dispertsiñoiai aurre eitteko prest baza, anima eta ixan Mirentxin gidari. Kotxeko karneta eta borondati badakazuz… atik zabalik eta furgonetak prest daz! Euskal presuk etxea ekarri arte… jo ta ke!