Gaur eguerdiko 1:00etan Alamedan aurkeztu dabe urtekarixe. Normalin baño berandua alla da bañe hamen da. Bixartik aurrea herriko liburu dendetan eta egunkarixak saltzen dizen tokixetan ahalko dou erosi. Hamen goxeko ekitaldiko irudi batzuk



Gaur eguerdiko 1:00etan Alamedan aurkeztu dabe urtekarixe. Normalin baño berandua alla da bañe hamen da. Bixartik aurrea herriko liburu dendetan eta egunkarixak saltzen dizen tokixetan ahalko dou erosi. Hamen goxeko ekitaldiko irudi batzuk



Andutzetik Arnoa! Urtarrilan 31an eiñ dou geure 2.mendixe: Arno. Jun kontaten e!

Zeuek be anima, ondio 11 hile dakauz aurretik 10 mendixan erronki eitteko-eta!
Gaur eguerdixan eindde billotxan zozketi ta honek diz urten daben zenbakixak:
5.292 de irabazli eta ordezku 11.848
Antolatzallik eskerrak emotetzue parte hartu zuen guztioi.

Ondarruko Gure Esku Dagok dei bat etxetza HERRI GUZTIAI, eingo dan BATZAR IREKI batea juteko , bertan datorren ekimenak eta hasi dan bazkide kanpainari buruz informaziñoi emongo da.

Zapatu goxin KALEKUTZEko eskillaretan eongo diz saltzen billotxan zozketako boletuk. Zenbaki irabazli TURRUNIN eukiko dozue. Euro baten trukin bi helburu bete zeinke, errepresaliatuai laguntzi eta tokaten bagatzu billots jan eder bat.

Ondarrutarrok gaur atsaldin adierazi dou Gasteizko hilketa honen aurrin geure hasarri.


Keu Agirretxea ondarrutarrak Fignuh Experience ¨Nomadak eta kofrea¨ disko barrixe argitaratu dau. Madriden graba dau eta ondun eukitxuz: David Bao bateixan (O Funkillo, Raimundo Amador), Javi Calambres bajun (Bebe, Josele Santiago) eta Carlos Noain Maura (Naica) programaziñoik eta sintetizadoritan.
Lujozko kolaboraziñoik parte hartu dabe bihar barri honetan: Jairo Zavala (Depedro), Pablo Novoa gitarran (Golpes bajos, Julieta Venegas, Los Ronaldos), Mikel Erentxun, Xabi Solano eta Izaro Andres abeslai adibidez.
Haritz Harreguy arduratuko da nahasketakin Usurbileko Higain estudixutan.

Bihar barrixan aurkezpen agendi honako hau de:
Otsailan 2oan: Aulestin, LEA ESPAZIOA (Bakarka)
Martxun 5in: Tolosan, BONBERENEA (+Izaki Gardenak)
Martxun 12an: Ondarrun, BEIKOZINI (+Izaki Gardenak)
Maiatzan 20an:Donostin, DABA DABA (+Izaki Gardenak)
Zorte on Keu zeure proiektu barri honeaz!

Komunikabidin bidez enterako ziñen; Gasteizen, 30 urteko gixon batek beran parejin alabi (Alicia, 17 hileko umi) hil dau, sexu abusuak eiñ ostin bentanatik behera botata.
Hilketa hori salatzeko: bixar, eguena, atsaldeko 19:00etan Konzentraziñoi eiñgo da Alamedan Ondarruko Udalak deitxute.

Emakumin kontrako iñdarkexaik ez!