AMETSEN LIBURUA, Ondarrutarrez beteta

ametsen li 2
Eztou sarritxan propagandaik etxen, bañe liburu honek merezi dauela erosti iristen gasku. Bertan, euskal herritxar askoren kontuk aipatzen dabe, bañe danak dauke lotura bat, danak egon diz edo kartzelan edo erbestin. 960 orri dauke liburuk, 473 parte hartzaile, 426 askatasun gabetu, 47 artistan lanak…
DURANGOko azokan saltzen eongo da edo bestelan: ametsenliburua.infon informaziñoi gexa emongotzue.
Hamen behian erakusten dotzuau agertzen dizen ondarrutar batzun (gexaua daz) orrixak.
5

1

4

3

2

6

7

MIKELTXO eta beste lagunak LIBRE!!!

mikeltxo 2
Gaur hasiko da Madriden “Segurako sarekadi” modun ezautu gendun atxilotun kontrako epaiketi. Beste behin be hainbat euskal herrittar ixango diz epaituk euskal herrixan aldeko bihar politiku eittearren.
mikeltxo
Tartin geure herrittar eta kidi douen Mikel Etxaburu de. Hamendik danoi besarkada handi-handi bat eta animo!

Konponbide garaixe da, guazen harrixak mobiutea eta kartzelak hustea!

Ezker Abertzalea LIBRE!!!

Lonja barrixatxik berba eindou

Gaur arratsaldin kofrai zarrin batu gaz (herritxarrak, portun biarra etxen dabenak eta udaleko arduradunak), Lonja barrixan proiektu aztertzeko. Ondiokan dana planutan da eta gañea aldaketak eukikotxuzela diñue udaleko arduradunak. Laster zehaztasun gexa emongo dabela eta beste batzar bat eingo dala be esan dabe bertan.
lon1

lon2

Ondarruko gaztiok be, Ab-6xan BAGUZ Durangoa!

Datorren domekan, Ab-6, konstituzinoi espainolan egune ospatuko dabe batzuk. Gure herrixe ukatu eta zapalkuntza kondenaten daben konstituzinoin egune.

Hainbat diz espainik inposatzen doskuzen ikur eta zapalkuntzak. Gure herrixantzat arrotzak eta jasandako zapalkuntzin adierazle dizen ikur frankistak, frankismure bueltatu nahi gatxuen hezkuntza erreforma eta legik, prekariedadi…

Ixilik eta lotute nahi gatxuen horrei, gauza bat argi nahi dotsau laga, ur-12an osborneko zezenaz pasa zana hasiera bat ixan zala. Ondarruko gaztiok be, horrei jarraipena emonaz herrixan gelditzen zin plaka frankistak kendu douz.


Gaztiok BAGUZ! Baguz Euskal Herri libre bat eraikitxea eta hor ez diz zuen ikur arrotzak kabiaten. Inposatutako ikurran gainetik baguz! Ondarruko gaztiok be Ab-6an BAGUZ! Ab-6 Danok Durangoa!

– 11:00etatik aurrea herri eskolak, hitzaldixak… landakon
– Bazkaixe
– 19:00 Manifi landakotik

ESPAINIAK ITOTZEN GAITUELAKO BAGOAZ!

Bixar, abenduk 3 EUSKERA EGUNE! (egun guztiko egitarau)

baga ala ez ga
– Abenduak 3, eguena:
*Egun osun tzir, “Geu ondarrutarrak” bideu tabernetan eta kalin.
*Egun osun tzir, hainbat ekintza herriko ikastetxitan: jolasak, sketxak, berba jokuk….
*Egun osun tzir, LEHIAKETA MUNDIALA: http://www.ahuakemonala.eus/lehiaketa
*9:45tan, Argitxo zurekin! Kalejiri Zubi Zahar Ikastolatik herri osun tzir.
Geldialdixetan, kantuz alaituko dabe txoku.
*18:00tan, “Euskarak batzen gaituelako” Euskara Eguneko Tanborradi Zaldupetik Itsasaurrea. Zaldupeko Hondar Ahua guraso elkartik antolatute Udalan laguntziaz.
*Iluntzin, pantaila erraldoi ipinitxe eongo da Kofrai Zaharreko horman.
*19:00tatik aurrea, olgetan-benetan, mundu guzti berbetan ipiniko daben kale animaziñoi. Laguntzailik: Txirrimorraski taldi eta Ondarruko antzerkizalik
*19:00tatik aurrea, pintxopo-berbak tabernetan suts eta bits, barrun eta kanpun.
*Egun osun tzir, “BAGA ala EZGA?” Udal euskara sailak botatako desafixu:
Erderakada baik, baietz eguna pasa!

Egun horretan ATA ARGAZKIXAK eta bixaldu http://www.ahuakemonala.eus webgunea
Fale?
baga ala ez ga 2

baga ala ez ga 3

Zoramenan irakurketa feminista bat

Irakasli: Itxaso Martin Zapirain (Antropologu eta Ni, Vera liburun idazli)

Egutegixe: Abenduk 11 eta 12

Ordutegixe: Baixakun, 17:00etatik 21:00eta eta zapatun, 10:00etatik 14:00eta

Leku: Etxelilan

abendun 11 eta 12 ikastaru etxelilan
Gaxe: Psikiatrikuk beti ixan diz “ahaztutako” instituziñoik. XIX.mendetik aurrrea, zoramena feminitatiaz lotzen hasi zan, “zoramena” gorputz emozionalai (emakumezkuai) gerta leiken latxeik ulertzen zan. Psikiatrikutan baztertzen eta ezkutatzen zin, gizartik tokaten gakuen rola betetzen ez ben emakumezkuk. Zelan sartzen zin emakumik psikiatrikutan? Aipatu kasu hauen atzin dazen fenomeno sozial eta moralak azpimarragarrixak diz: bikote barruko gatazkak, tratu txarrak, abortuk, sexualitate ezberdinak … Inguruko egitura sozial eta indibidualin dauken eragiñe kontun hartute, beharrezku de, isilduk, baztertuk eta existentzia ezara kondenatuk ixan dizen emakumezko horrek isiltasunetik atati.

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila- Emakumintzako Jabekuntza Eskoli
Haurtzaindegi zerbitzu: debalde, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldin eskutik)

*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!