
Gaur IBON IPARRAGIRRE BURGOAn egune da. Kartzelan egotiai gaxo larrixe batzen batzau egun gozuk pasateko denboraik ezta. TURRUNEtik zoixontzen douen bitxartin, beran ETXERATZI eskatzen jarraitzen dou. Iñoiz baño beharrezkua dalako berai elkartasune erakusti, Idatzi!!!
IBON IPARRAGIRRE BURGOA:
CP MADRID II Alcala-Meco. Modulo 5. Carretera de Meco km 5 C.P. 28870 Alcalá de Henares (Madrid)
Month: abendua 2015
PORTUKO RANPIN 8. URTEURRENEKO kontzertuk
Gure Esku Dago: kriseilun ekitaldixe bertan behera

Zoritxarrez ezingo dou ein pentsata geunkan ekimena urteko atzan egunin. Dana prest euan baine batzutan gauza batzuk eztaz gure esku, bat egueldixe. Danon ahuan da zelako nego epela eta siku dan ixaten eta horretxek erungatxu ekimen hau bertan behera lagatea. Dakixuen modun kriseilu hauek gora etxeko sue ibiltxen dabe eta emonda dazen errekaxikin sute handi bat sortzeko arrisku bat da. Ez dou nahi mendixak arriskun ipini eta zuzenena bertan behera lagati dala pentsa dou.
Hori bai, ez ahaztu (egueldixe ez modun) zenbat gauza dazen gure esku, zenbat gauza ahal douen ein geure erabakixe argitzeko. Urte barri bat laste hasikora eta adi egon mobilizaziñoi zein ekimen barrixeta, ez datoz gitxi eta!
Geure esku da geure etorkizune erabakitxi! 
2015ko KIROL SARIXAN irabazlik

Idatzi hau jaso dou udaleko kirol batzordetik:
Atzoko kirol batzordin urteko kirol sarixak zeñei emon aukeratu zan aurkeztutako hautagaxan artin botaketa bat eindde.
“ONDARROAKO 2015ko KIROL SARIAK
Jasotako kandidaturen artin aurtengo lau sarixak erabaki zin martitzeneko UDAL KIROL BATZORDIN:
Urteko kirolaxe: emakumezku, ARANTZA BURGOA
Urteko kirolaxe: gizonezku, ALAIN KOLUNGA
Urteko kirol taldi, ESKALADA TALDEA
Aipamen berezixe, JOSE MARI NABERAN
ZOIXONAK SARITU GUZTIOI!!”
bestalde sarixak banatzeko gali ondion zehazteko da.
Aurtengo gabonetan be kalea urtengou, falta dizenak ETXEA!!!
Ez ga akordaten noiztik gabizen gauza bera eskatzen. Urtik jun urtik etorri eta len KEPA, JOSEBA, KANDIDO, ISIDRO, ESTANIS, PEDRO, DOMEKA, KEPA, SABIN, ANDONI… bazin, ongun ZUNBELTZ, ASIER, KEMEN, XABI, AITZOL, ENEKO, IBON… diz. Beatu zer topa douen gure artxibutan.
1978ku de hau.

Eta beste hau 1985ku

2015ko gabonak KRESALAn eskutik
Ondarru be “Abian” jarriko da

Ondala 5 urte Ezker Abertzalik estrategixa aldaketa handi bat ipini ban martxan eta Zutik Euskal Herriaz oinarri sendo batzuk ipini ban Independentzixi eta Sozialismun bidin. Gauza asko pasa diz 5 urtin eta estrategixa barrixan alde onakin edo txarrakin be Euskal Herrixan bestelako egoera politiko bat egoti lortu dou, ziklo bat atzin laga eta barri bat hasi dou.
Halan da be, einddaku ezta nahiku ixan eta gaur egun ez dou lortu ukaziñoi gainetik kokatu eta eszenatoki normalizatu bat lortzi. Espainiar eta Frantziar estatuk Euskal Herrixai ez dotze autodeterminaziñoi eskubidi aitortzen eta ondion 400 kide baino gexaua dakarrez sekuestrata, euran etxitatik ehundaka zein milaka kilometrota.
Gauzak halan, Ezker Abertzalik ABIAN prozesu jarri dau martxan, gauza guzti honei buelti emon eta danon artin kontrabotere potente bat sortuko daben Ezker Abertzale bat artikulateko. Horretako gaur egun dakauzen akats eta hainka sartze guztixak aztertukouz, ikasi eta danon artin aipatutako Ezker Abertzale indartsu bat etxeko.
Ondarruk be zer esana dauke. Horretxeatxik beratxik Ondarrun be eztabaida hau abiatzi derrigorrezku eta aberatsgarrixe ereizten gazku. Lelengoko aurkezpen batzarrak badauke egune: Abendun 26, 17:30etan Kofrai Zaharrin.
Aiara ordu danok alkarreaz batu eta independentzixa ta sozialismun bidin urrats gexa emoteko. Aiara ordu danok batea preso eta iheslaxak etxea ekarteko. Aiara ordu danon artin Euskal Herri parekide eta aske bat marrazteko. Aiara ordu danon artin zelan gauzatuko douen erabakitxeko.
Abendun 26, 17:00etan Kofrai Zaharrin.
ABIAN prozesun inguruko informaziñoi gexa: http://www.ezkerabertzalea.info/




