Lea-Artibaiko EGUZKIk ata daben idatzixe:
Gabonetako oparixe, gure seme-alabantzat.
Gabonak familixiaz eoteko egunak diz pertsona askorentzat, aspaldiko lagun eta senidik ikusteko egunak.
Bañe azkan urtitan beste zeozer be bihurtu diz: neurririk baik konsumiuteko egunak. Neurririk baiko horrek konsumuorrek ondorixo txar asko daukez. Bat da argazkixetan ikusten dana: hondakin asko sortzen douela. Gexei.

Jente bat ahalegintzen da horrek hondakinok sailkatu eta birziklatea bixaltzen, bañe beste askok zamar guzti nahastata botaten dabe.
Gure kalitan ikusten dizen irudixak negargarrixak diz. Honek Ondarruko irudixak diz, bañe herri guztixetan errepikaten diz.

Hau de gure ondorengo belaunaldixai laga nahi dotzauen “oparixe”? Errekurso naturalik baiko eta zabortegiz betetako mundu laga nahi dotzau gure seme alabai?
Gitxia kontsumiu, hondakin gitxia sortu, eta sortzen douzen hondakinak berrerabili eta birziklatu bir douz. Bestelan, jai dakau.

