Gure Esku Dago: kriseilun ekitaldixe bertan behera

kartel.jpg

Zoritxarrez ezingo dou ein pentsata geunkan ekimena urteko atzan egunin. Dana prest euan baine batzutan gauza batzuk eztaz gure esku, bat egueldixe. Danon ahuan da zelako nego epela eta siku dan ixaten eta horretxek erungatxu ekimen hau bertan behera lagatea. Dakixuen modun kriseilu hauek gora etxeko sue ibiltxen dabe eta emonda dazen errekaxikin sute handi bat sortzeko arrisku bat da. Ez dou nahi mendixak arriskun ipini eta zuzenena bertan behera lagati dala pentsa dou.

Hori bai, ez ahaztu (egueldixe ez modun) zenbat gauza dazen gure esku, zenbat gauza ahal douen ein geure erabakixe argitzeko. Urte barri bat laste hasikora eta adi egon mobilizaziñoi zein ekimen barrixeta, ez datoz gitxi eta!

Geure esku da geure etorkizune erabakitxi!            ondalogo2.jpg