
Ondala 5 urte Ezker Abertzalik estrategixa aldaketa handi bat ipini ban martxan eta Zutik Euskal Herriaz oinarri sendo batzuk ipini ban Independentzixi eta Sozialismun bidin. Gauza asko pasa diz 5 urtin eta estrategixa barrixan alde onakin edo txarrakin be Euskal Herrixan bestelako egoera politiko bat egoti lortu dou, ziklo bat atzin laga eta barri bat hasi dou.
Halan da be, einddaku ezta nahiku ixan eta gaur egun ez dou lortu ukaziñoi gainetik kokatu eta eszenatoki normalizatu bat lortzi. Espainiar eta Frantziar estatuk Euskal Herrixai ez dotze autodeterminaziñoi eskubidi aitortzen eta ondion 400 kide baino gexaua dakarrez sekuestrata, euran etxitatik ehundaka zein milaka kilometrota.
Gauzak halan, Ezker Abertzalik ABIAN prozesu jarri dau martxan, gauza guzti honei buelti emon eta danon artin kontrabotere potente bat sortuko daben Ezker Abertzale bat artikulateko. Horretako gaur egun dakauzen akats eta hainka sartze guztixak aztertukouz, ikasi eta danon artin aipatutako Ezker Abertzale indartsu bat etxeko.
Ondarruk be zer esana dauke. Horretxeatxik beratxik Ondarrun be eztabaida hau abiatzi derrigorrezku eta aberatsgarrixe ereizten gazku. Lelengoko aurkezpen batzarrak badauke egune: Abendun 26, 17:30etan Kofrai Zaharrin.
Aiara ordu danok alkarreaz batu eta independentzixa ta sozialismun bidin urrats gexa emoteko. Aiara ordu danok batea preso eta iheslaxak etxea ekarteko. Aiara ordu danon artin Euskal Herri parekide eta aske bat marrazteko. Aiara ordu danon artin zelan gauzatuko douen erabakitxeko.
Abendun 26, 17:00etan Kofrai Zaharrin.
ABIAN prozesun inguruko informaziñoi gexa: http://www.ezkerabertzalea.info/