Aurrea jarraitzea guz, baine zeuen laguntzi bir dou

tURRUnne

On dala aste batzuk Turrune itxi gendun, 5 urtin egunero egunero Ondarruko albistik emoten egon eta gero. Ez zan erabaki erreza ixan. Baina orduntxe esan gendun latxeik, gerua eta gatxaua etxen gaskun egunero egunero tarte bat libre hartu eta Turrune barritzi.

Turrune itxi eta gero jentin reakzinoi ikusgarrixe ixan da eta harritxute laga gatxu. Pilo bat pertsonak kalin para gatxue, mezuk eta emailak jaso douz munduko txoko desbardinetatik… Danak gauza bardine esateko: Turrune ezin leike itxi!

Buelta asko emotzau, aurrea etxeko kapazak ixango gazen pentsateko. Jente barri askok laguntzeko prest dala be esasku. Eta 5 urtin Turrune aurrea erun douen pertsona batzuk Turrune atzea be zabaltzi pentsa dou, jente barrixan laguntziaz.

Argi esaten dou: beste 5 urte aguantateko ahalegine eingo dou, baine hori ezta erreza ixango zeuen danon laguntza baik. Zeuen argazkixak bir douz, zeuen kartelak, zeuen idatzixak… zuen laguntza baik askoik eztouelako aguantako.

5 urtin Turrune aurrea eruten lagunduzuenoi eskerrik asko! Hamendik aurrea Turrune aurrea eruten lagundukozuenoi be, eskerrik asko eta ongi etorri!