Birziklatze tasak %70a altzateko, eskualdeko udaletan mozinoik sartutxuz Eguzkik

eduki2

Hauxe idatzixe bixaldusku Lea Artibaiko Eguzki Talde Ekologistik:

https://eguzkiondarru.wordpress.com/2015/11/05/birziklapen-tasak-pera-igotzeko-mozioak-sartu-ditugu-eskualdeko-udaletan/

Hondakinen gaikako banaketa %70era igotzeko konpromisoa eskatzeko mozioak sartu ditugu Lea Artibai eskualdeko udaletan.

Hondakinak gure herriek sortzen duten arazo larrienetako bat dira. Egunero egunero ehunka kilo zabor sortzen dugu. Zabor hori erre egiten da, eta zabortegietan amaitzen du. Prozesu horretan kutsadura asko sortzen da, eta gainera berrerabilgarriak eta birziklagarriak diren material asko galtzen dira. Baita diru asko ere. Lea Artibaiko herrietan %25 inguru bakarrik bidaltzen da birziklatzera.

Badago alternatibarik: materialak berrerabili eta birziklatzea. Ingurumenarentzako ekintza onena horixe da, eta gainera Europatik datozen legeek ere norabide hori hartzera bultzatzen gaituzte.

Udalek ere badaukate zer egina arlo honetan, hondakinen bilketa euren ardura delako.

Gipuzkoa eta Nafarroako herri askotan hondakinak batzeko sistemak aldatu dituzte, eta %70 eta %80 banatu eta birziklatzera bidaltzea lortu dute. Sistema horiek hauek dira: atez atekoa, sistema mixtoa (atez atekoa eta kontenedorak txipagaz) eta txipaz kontrolatutako errefusa eta organikoarentzako edukiontziak ipintzea. Beste herrietan posible izan bada, gure eskualdean ere egin ahal da.

Hau dela eta, udalei plenoan hau onartzea eskatu diegu:

Legegintzaldi honetan hondakinen bilketa sistema aldatu eta hondakinak birziklatzera bidaltzeko gaikako bilketa %70era igotzea.

Lea Artibaiko Eguzki talde ekologista

Ondarruko hizkeri, mobillin danon eskure

1
Ondarruko udaleko euskera batzordik “ahuakemonala” egitasmu sortu ban ONDARRUko euskeri indartzeko eta hor barrun mobilletako aplikaziñoi sortu dau.
Aire globun, demasa, dra eta antzeko esakera eta berbak jaso dauz ‘Ahuakemonala’ egitasmuk herritarrakin batea garatutako aplikaziñoin. Aplikaziñoi azpixan agertzen dan helbidin lortu leike, debalde: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala .Ta erozein zalantza bakazue deitxu 608 676 017 telefonoa.
2

Domekan, Santa Zezili; bezperan, musiki edonun!

Ondarruko txistulaxak
Musikerun patroni ixanda, musikaik ezin falta astebukaeran. Eta ondarrutarron egitaraun barrun, ekitaldirik politxena edo berezixena esango geunke, bixar goixeko kalejiri: zapateroko txistulaixai metalak gehitzen gakoez eta honetxek urteten dau (beatu bideue). Hori bai: beroi momentuoi bixitxeko, edo despertadora ipiñi bizu, edo gaupasi einbizu, goxeko 8 txerdixetan urtengo dabe-ta! Gora Zeziliii, bixi musiki!