Zapatu goxin Kalekutzeko eskillaretan boletuk saltzen eongo diz, eta tokatu ezkeo Bildots eder bat erungozu etxea, dana be euro baten trukin. Urteten daben zenbakixe TURRUNIN agertuko da.

Month: azaroa 2015
AURRERA futbol taldin asteburuko partiduk
Emakumin kontrako indarkeixa gehixauarik EZ! (argazkixak)
Azaruk 29 (domeki) antzerkixe Beikozinin, ETENIK GABEKO ISURIA?
Kartzelik gaixotzen gatxu, IBON Ondarrure!
Asteburu honetan (Azaruk 28 eta 29) ekimen desbardiñak eingo diz herrixan, gaxoik dazen presun ingurun. Mahai inguru, hitzaldixe eta manifestaziñoi etxi pentsa da arazu kalea atateko. Ezautu nahi bazu zelako egoeran bixi dizen preso gaxuk, hurreatu entzutea zer diñuen medikuk eta preso oihak.

Eta ONDARRUn bakarrik ez, HERNANIn be IBONeaz gogoratzen dizela ta,

ERNAIko gaztik be, emakumin kontrako biolentzixi salatu dabe
Indarkeixa matxistiaz nazkatue gaz
Posta bidezko botu etxeko aukeri TXOKUn
Abendun 20xan eingo dizen hauteskunditan ezin bazu bertan egon (presoren bat bixitxatea jun zazelako, eskiatea jun zazelako, bezperan parrandi dakazulako edo Benidorren zazelako…) aukeri dakazu korreos bitxartez botateko. Zer enbizun horretako? TXOKUre hurreatu martitzena, eguaztena edo eguenetan arratsaldeko 6etatik 8rak bitxartin. Bertan dazenak lagundukotzue. ONINTZA ENBEITA Madrilen ikusi nahi bazu gure eskubidik defendiuten, hor dakazu eri.

Durangarrak PORTUKO RANPAN ongoxe baixakun (azarun 27)
Azarun 25, EMAKUMIN kontrako indarkexaik gehixauarik EZ!
Egun horretan kalea urtengorou. Alamedan batuko gaz arratsaldeko 7retan, etorri zeu be emakumin kontrako indarkexi salatzea.









