
Euskara Egunin (abendun 3an), 18:00etan urtengo rau tanborradik “Euskerik batzen gatxulako” lelopin. Ei, eta nun afunta bir de? Zurrumurrun, Brontxenin, Kitxun eta Kuriken. Edo nahixa bazu eta internet-zali baza hondarahua.eus -en. Zirkiñ txotxo, ongoxe domeki re-ta (22xe) azkanengoko egune afuntateko. Ei, eta entsaxuk? Azarun 30in, eta abendun 1in eta 2xan Zaldupe eskolan (txanda bitxan: 16:30-17:15eta eta 17:15-18:00eta.) A! eta allarte, “Guk euskaraz, zuk zergatik ez?” kanti be tanborradan du te. Etxin entsaxata nahi bazue agertu be, behiko helbidin dakazue ikasteko.https://www.youtube.com/watch?v=h_5MszVgUmQ
Eta beste konto bat: Abendun 3 eguena ra, eta pintxopoti eongo ra be bai. Eta hamen dator DESAFIXUUUU! (bale, bale, erronki, erronki): BAGAAAA? Ala EZ GAAA! Gauze ixango ga egun guztin erderaz berbaik ein baik pasateko? E? E? E? Hurrengoko kapitulun dato gehixa!