Ahuakemonala app-in aurkezpena Ondarrun ( atzoko argazkixe)

AHUAKEMONALAkuk, hauxe idatzixe bixalduzku: Atzo eguerdixan Alamedan batu giñan Ahuakemonala aplikaziñoin aurkezpena etxeko. Ondarrutarrok telefonuk eskun hartute ata gendun argazkixe eta Eneritz Basurko euskara zinegotzixak aplikaziñoin nundik norakuk aitxatu zitxun. Email honetan dakazue app-in barri emoten daben prentsa oharra eta atzoko argazkixe zuen komunikabiditan honen barri emoteko.
2015-11-29 ahuak emonalan app

Abendun 2xan (eguaztena) Herri batzarra.Gaixe: ARRAIN LONJI

Arratsaldeko 6:30etatik aurrea batuko gaz Kofrai zaharrin. Batzar hortan eztabaidatu eingou ARRAIN LONJIk herrixai ekarri leiken onurai buruz.
Arrain lonji dala ta eztabaidi 2015ko abendun 2
Hamen erakustetzuau sare sozialetan zabaldu dizen Lonjin planuk eta montaje batzuk:
Lonja 2

Lonja 1

lon5

lon4

lon3

lon2

lon1
Egixe da portu asko aldatu dala, txalopak gitxitxu ein dizela, gure gaztik eztabela nahi itxosa jun…, bañe hontxe dana eutsi nahi badou, beharrezku de lokal ganorazko bat eukitxi arrain sal-erosketako.
Hamen erakustetzuau lena zelan etxeben biharra portun.
barri 1

barri 3

barri 5

barri 10

barri 15

Ahuakemonalan AURKEZPENA domekan, 13:00, Alamedan

Hamen gatoz osteabe barrixakin. Ba ahuakemonalako bideuak ixan bazin udan ONDARRUTAR BERBAKin, on mobilleako aplikaziñoi dator: https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.iametza.ahuakemonala
Bai, barakiau baakixuena, bañe, bañe, bañe… eztakixuena ra, domekan, ongoxe domekan (29) AURKEZPENA eingo dabela Alamedan jentin aurrin eta hilan 3ko LEHIAKETA MUNDIALAN barri be emongo dabela: http://www.ahuakemonala.eus/lehiaketa , eta ARGAZKI ERRALDOI be atako dabe partaide guztikin…!
ahuak emonala
Eta eguenin, pintxopotin DESAFIXUUUU! (joder, erronki, erronki): BAGAAAA? Ala EZ GAAA! Gauze ixango ga egun guztin erderaz berbaik ein baik pasateko? Fija, fija, behiko pegatai: Erderaz bazabiz lagunak gorrixe ipiñikotsue; tarteka, esaldixak erderaz botaten bazuz, horixe ipiñikotsue…; on eskueraz bazabiz, hartu peatiña berdiiiiiii! Eta zeñek peakostaz ba? Zeuek zeuen artin! Mahaixak ipiñitxe eongo diz pegatiña tirak banatzen, fale? AAAA! Nahizu esko bat bota? Antolatzailiai lagundu zeozetan? Bengaaaa, baaaai! Idatzi udal euskara teknikaixai (mrey@ondarroakoudala.net) edo 946833668re diar eiñ. Afuntaaaaa!!!
haserre

triste

pozik