Zapatun DONOSTIre juteko esperantzi badakazu manifestaziñoire, emon ixena lelengotik betiko tokixetan. Autobusak 4retan urtengo dau Zaldupetik.

Month: urria 2015
Sexologixa ikastaru Ondarrun
Hauxe mezu jaso dou, herrixan egongo dan sexologixako ikastaro batei buruz:
– Bai, bueno, hor gabiz…
– Eske berbetan eon nitxan lokalekukin wapu ixango zanela klase batzuk emotea etorriko bazinan…
– Ba ein geinke zeoze… zenbat zaze?
– Pare bat fijo eta beste hiru lau igual…
– Kartel erdi formal bat ein eta deialdixe zabaltzen barou? holaik zeure launak, neure pare bat, eta apuntaten dizenakin… talde politxe ein geinke.
– Duda baik! neuk engot kartela eta domekan bixaldukot.
– Bale hi! eongoa ordun! eta ia peñi apuntaten dan.”
gitxi gora behera holantxenik sortu de tailer hau emoteko idei.
Gaur (urrixak 12), EZ dou ixe ospatzen!!!
FRAN ALDANONDO “ONDARRU”, ez zatxuau ahaztuten!
Gaur bertan ZAZPIKA aldizkaxan esaldi hauxe bota dau CARLOS SLEPOY abokatu argentinuk: “Si no ejercemos nuestra propia memoria a traves de los mecanismos de verdad, justicia y reparacion, la memoria que nos queda es la del represor”.

1979ko Urrixan 17xan (on dala 36 urte) Guardia zibillak hil ben FRAN, baserri baten euala IBARRAn (Tolosa ondun) tiroketa baten ostin. Diktadura sasoiko azkan preso politiku ixan zan kartzelatik urten bana.

Ikurre ixan zan FRAN preso politikun artin, emotebalako bera kartzelatik urten eta gero gexa iñork ez ebala kartzelaik zapalduko.

Herrire alla zanin ONDARRU guztik urten ban kalea beran ongi etorrire.


Bañe FRAN laster konturatu zan diktaduri FRANCOaz ez zanela amatxu. Lengo bardiñak agintzen jarraitzen ben, hori bai, berba politxakin eta txaketa barrixakin. Euskal Herrixan ukapenak herri lez hor jarraitzen ban. Eta borrokan segi eitxeko erabakixe hartu ban.
Hil benin, ONDARRUk osteabe kalea urten ban.

Urrixan 15 (eguena), hitzaldixe ETXELILAn: Krisisan eragiñe emakumin bixitxetan
IBON ETXEA ekarteko mobilizaziñoik
CARMEN ADURIZen litografixan erakusketi ETXELILAn

Nox: Urrixan tzir (ordutegixe: astelehenetik –baixakure 16:30etik-20:30ta)
Antolatzalli: 7 Emakume en Movimiento
Leku: Etxelilan
Anima lan eder honek ikustea!
Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak,
parte hartze libri eta debaldeku danonntzat!
1975eko gertakizunak ONDARRUn
Memoixa historiku lantzen dabizen taldetako bat IRATZAR fundaziñoi de. Haren Webguneko atal bat Korapiloa deitzen da: http://iratzar.eus/es/korapiloa.,
Beatu zer topa douen bertan.




















