Agur eta eskerrik asko danoi!

Entera baik 5 urte pasa diz Turrune martxan ipini gendunetik. 5 urte egunero egunero Ondarruko gauzai buruz berba etxen. Eta beti beste ikuspegi bat emon naxan: ezkerreku eta abertzali.

Bixitxik buelta asko emoten dau, eta beti be ezta erreza geure denpora librin egunero tarte bat hartu eta Turrunin zeozer idazti. Gainea, Turrunin laguntzen gabizenok beste saltsa askotan be sartute gaz, eta danea ezin aila. Horretxeatxik, buelta asko emon eta gero, Turrunan proiektu amaitzi pentsa dou. Erabaki gatxe ixan da, eta atzeatzen ibili gaz, baine azkanin hartu ein bir ixan dou.

5 urtin milloi bat eta erdi bixitxa euki douz (errez esaten da!). Jente eta talde askok lagundusku, kartelak, argazkixak, iritzixak… bixaldute. Eskerrik asko danoi! Zuek baik ez gendun asko aguantako!

Turrune amatxu eingo da, baine Ondarrun hamendik aurrea be egongo da zer konta. Horretxeatxik, eskumako aldin dakazuez Ondarruko taldin helbidik, euran barri eukitxeko. Lea Artibaiko hitzan helbidi be hamen dakazue, Ondarruai buruzko eguneroko albistik jasoteko:

http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/herria/ondarroa/

Eskerrik asko danoi. Eta eskerrik asko egunero egunero borondatez Ondarru herri euskaldun, alai eta eskuzabala bihurtzen dozuen ondarrutar danoi! Gora zeuek! Kalin ikusiko gaz!