Gaur bertan ZAZPIKA aldizkaxan esaldi hauxe bota dau CARLOS SLEPOY abokatu argentinuk: “Si no ejercemos nuestra propia memoria a traves de los mecanismos de verdad, justicia y reparacion, la memoria que nos queda es la del represor”.

1979ko Urrixan 17xan (on dala 36 urte) Guardia zibillak hil ben FRAN, baserri baten euala IBARRAn (Tolosa ondun) tiroketa baten ostin. Diktadura sasoiko azkan preso politiku ixan zan kartzelatik urten bana.

Ikurre ixan zan FRAN preso politikun artin, emotebalako bera kartzelatik urten eta gero gexa iñork ez ebala kartzelaik zapalduko.

Herrire alla zanin ONDARRU guztik urten ban kalea beran ongi etorrire.


Bañe FRAN laster konturatu zan diktaduri FRANCOaz ez zanela amatxu. Lengo bardiñak agintzen jarraitzen ben, hori bai, berba politxakin eta txaketa barrixakin. Euskal Herrixan ukapenak herri lez hor jarraitzen ban. Eta borrokan segi eitxeko erabakixe hartu ban.
Hil benin, ONDARRUk osteabe kalea urten ban.








