Atzo idatzi gendun gerratik eskapaten datorren jenti eskozabalik hartu bir douela, geu be askotan jun bir ixan gazelako Euskal Herritxik kanpoa. Ta kasualidadez gaur ondarrutar batek hauxe idatzixe bixaldusku. Histoixa ederra da eta merezi dau irakurti.
1936KO GERRAN ONDARRUTIK EXILIXUN URTEN BEN ANAXA-ARREBA BI EZAUTUTXUAZ TXILEN. EURAN BIXITXI BENETAKO ABENTURI IXAN ZAN.
(Argazkixe: Asun eta Abel Urkiola anaxarrebak)
Abel Urkiolak urte bete be ezeukan eta Asun Urkiolak 3 urte eukazen 1936ko gerran, irailin, ama Antonia Arsuagaz aita Esteban Urkiolan kamioin urten benin Ondarrutik ihesixan, aita bertan lagata. Abelek bikixe eukan, Gonzalo. San Vicente de la Barquera aila zin kamioin eta han, ama Antoniak notizixi jaso ban beran anaxi, Fernando Arsuaga Lekue fusilata hil benela. Antonia haurdun euan barriz. Egoeri eta disgustuk asko, ta Abelen bikixe Gonzalo hil ein zan. Bañe 1937ko maxatzan 7xan Esteban jaxo zan San Vicente de la Barqueran.
Halako egun baten, aita Estebanen anaxe Bitxorren txalupa baten Frantzirutz urteten dabe, jateko baik, manta batzukin eta brujula baik. Itxosun runbu galtzen dabe eta 2 egun galdute emoten dabe. Hirugarren egunin Iparraldeko arrantzale batzuk topatetxuez eta ure eta brujula bat emotetze.
Azkanin, Baiona ingurure ailaten di. Antoniak osaba bat eukan bertan eta honek kontatetza beran gixona Bartzelonako frentin dala. Amak hiru seme alabak hartu eta Bartzelona biajaten dau beran gixonana. 1939 arte Castellar de Ballesen egoten di danak alkarreaz.
Denpora batea, Bartzelonatik trenak urteten dau errefuxatukin Frantzirutz. Eurak Frantziko iparraldearte ailaten di eta aita frentin gelditzen da Bartzelonan.
Frantzin autobus baten sartzen di errefuxatu guztik eta Normandia arte ailaten di ze iñok ez zitxuzen nahi jaso Frantziko herrixetan. Azkanin autobuseko txoferrak desesperata aurrea ez jarraitzi erabakitxen dau. Umik autobusin protestan ebizen eta Icesen paraten da autobuse.
Gerri amaitzen danin, aita, Bartzelonatik Frantziko Argeles-Sur-Merea, kontzentraziñoi zelaire juten da. Txoferran karneta eukanetik Toulousen biharra emotetze. Han enteraten da Euskal Gobernuandik familixi Icesen dala eta euran bile juten da. 1939ko irailin danak Toulousea juten di bixitxea. 1939tik 1951a Toulousen bixitxen di. Bertan 4. alabi, Mary Franz jaxoten da. Eskolan hasten di eta frantsesez ikasten dabe 12 urtin. Aitak patata distribuidora baten topa ban biharra eta, euran esanetan, ordundik alemanan okupaziñoin be ez ben falta jatekoik etxin.
1951eko ekaiñin Parisea juten di IROa (Organización Internacional de Refugiados) pasaportik lortzea. Eta holantxen uztailan 4an Marsellatik barkun urteten dabe Buenos Airesea. 29xan ailaten di Buenos Airesea. Eta abuztun 9 arte ezin dabe abiorik hartu Santiagoa, egualdi txarrak zile ta Anditako mendikati itxitxe eukelako. Azkanin 9xan hartu ben abioi eta gogoratzen dabe egun beldurgarri baten modun. Hasi turbulentzixakin eta oxigenun maskarak-eta salto eitzen eta danak maskarak ipinitxe aila zin Txilea. Han Euskal Gobernun eskutik 8 eguneko pentsiñoi euken. Gitxinaka lana bilatzen jun zin eta bixitxa barri bat hasi ben gaur egunearte. Eurak eztiz iñox gexa bueltatu Ondarrure, bañe bai adibidez Abelen semi Ignacio Urkiola beran familixiaz.
NAIARA ARRIZABALAGA BILBAO.
(Argazkixe: Abel eta beran andri Maritxu)


