Lagun bat jun gazku, ERRAPEL GARALDE ALDARONDO

2002an bilbon sentadi errapel
80 urteaz hilde ERRAPEL. Herriko talde desberdiñetan lan asko eindako gixona. Preso eta iheslaxan alde, Ezker Abertzalin, Kresala kultur elkartin, Zubi-Zahar herri ikastolan, Mendi taldin,…nun ez? Kalin mobilizaziñoik euazenela ta, han euan bera. Plazagañin montajin txikotak falta zinela, han etortezan bera. Mamuk altzateko fokuk ipintxeko zein? Bera prest beti esku bat botateko. Faltan botako zatxuau LAGUN!!!
2008 manifan ondarrutarrak errapel

1975 gorozika imanol edur adrian eta errapel

2002an bilbon enkarteladi errapel

errrapel

OLYMPUS DIGITAL CAMERA
OLYMPUS DIGITAL CAMERA

errapel

AITZOL ETXABURUn senidik bixitxa baik geatu diz kartzelerun kulpiatxik

aitzolona
ETXERATek (Preso eta iheslaxan senidin elkartik) jakinarazi dabenez AITZOLen senidik bixitxa baik geatu diz. Idatzi hau ata dabe gertakarixe azaltzen.
ETXERAT. Aitzol Etxaburu (Ondarroa, 1979) euskal preso politikoaren izeba-osabak bisita gabe utzi zituzten Clairvaux kartzelako funtzionarioek joan den larunbatean. Goizeko bederatzietan zuten bisita eta 08:40etarako beharrezko diren nortasun agiriak entregatuta zituzten. Barrura sartzeko deitu zituzten eta detektorera hurbiltzen ari zirela poltsikoetan dirua zuela konturatu zen famili kideetako bat. Bertatik igaro aurretik dirua gordetzeko takilaren giltza eskatu zuen, detektorea eta takilak gela berean baitaude Aitzol preso duten Clairvauxeko kartzelan. Giltza eman beharrean dirua Aitzoli pasa nahi ziotela leporatu – ezinezkoa eta zentzugabea- eta beste gela batera pasa zituzten. Bi orduz izan zituzten, funtzionarioek zentzugabeko tesi hori, eta senideek behin eta berriro bueltako bidaiarako dirua zela errepikatzen zuten bitartean, jendarmeak iritsi eta komisaldegira eraman zituzten arte. Dirua kendu eta deklarazioa eta hatzetako aztarnak hartu zizkieten. Hasiera batean, jendarmeek ez zieten dirua itzuli nahi izan, baina bueltarako bidaiarako ezinbestekoa zutela errepikatu zutenean iritziz aldatu zuten. Arratsaldeko ordu biak aldera askatu zituzten. Hiru hilabeteetan bisitarik gabe zigortuko dituztela jakinarazi zieten, nahiz eta azken hitza fiskalak duen, eta korreoz jakinaraziko diete.

Ankerra da pertsona batzuk bere senidea ikusteko aukera gabe uztea 1001 kilometroetara dagoen kartzela batera egindako bidai luze eta konplikatu baten ostean eta beste hainbeste geratzen direnean bueltarako, baina askoz gehiago adinduak direnean, esfortzu handia suposatzen baitu. Handiagoa, euren dirua denbora batez atzeman eta gainera, bisita gabe geratzeko aukerarekin zigortuak izan direnean. Etxeratetik, azalpenak eskatzen dizkiogu kartzela horretako zuzendariari, eta aurrekoetan bezala, horrelako bidegabekeriak geldiarazteko horren emaitza ona eman duten kexa eta salaketak Clairvauxeko kartzelara zuzendu ditzatela animatzen ditugu herritarrak. Ezin ditugu gure eskubideak uneoro kartzelako funtzionarioen arbitrariotasun, gehiegikeri eta inolako profesionaltasunik ez duten jarreren menpe utzi.

Garaipena ospatzen KATALAN-EUSKALDUNAK

Atzo berandu amatxu zin kontaketak (gutzako behintzat) eta ospakizunetako argazkixe bixaldusku MIRENek bertatik.
ospakizune 2

ospakizune 3
Eta amaitzeko, idatzi txiki hau bixaldusku:
“VISCA CATALUNYA ASKATUTA ( neure aiztik esaten daben latxeik,..ja,ja,.)
Pozik ta potx einde….. emoziñoi, otzarrarak,dardarak, nearrak, barrik…..
Goxetik gabea zzaasss….. herrixak esandau aurrea eruteko Catalunya……..
gauza bat da pentsati zer urtengoraben, zer ixan leiken, zer eindouen aurrea juteko.. ta besti re… egixe ixati, urteti aurrea, GAUR EGIXE RA…… gaur hasten da zeozer barrixe…zer amets, zer nahi zendun,… gauzak gerta leike…. ta on gatxena dator….ein ( hamen esatenda; anem per feina)…. zelan….pentsaten beti kampokuk eztabela errez ipiniko, danak alkarreaz junbigazela, pentsaten askotan bide diferentik nahi douela…”
Atzo bixalduskun goiko idatzixe azkanengoko argazkixaz.
cat1
ESKERRIK ASKO, MIREN.

KATALUNYAtik argazki gexa

Gure BARTZELONAko korrespontsalak argazkixak bixaldu ta bixaldu jarraitzen dau
cat bai

cat bai 2
MIRENek diñosku jente asko dabillela botaten eta arratsaldeko 6retako % 63k bota dabela. Eta hau idatzi dosku: “Bazkaltzeko ordun hasiriz allaten PPkuk mahai batzuta. Euran “piuriaz” entzeiran igarri gakue nunguk dizen. Abisu emonda geunkan, ze kontixu Aragoitik ta beste leko batzutatik autobusetan etorri diz. Gu gazen mahai batzuta etorri diz, lauke-lauke (doble pareja dezixena ipinitzau). Eurak serixo ta gu irribarrez. Azkanin jun eindiz, bañe segurutik azkanengoko ordun atzea agertukoriz, kontateko ordun. Bañe gu irriparrez egun guztin. Ezin dabe guaz!”.

Gaur goxin etxetik urten aurretik balkoi ondo apaindute laga dau MIRENek.

kataluña euskal herrixe

KATALUNYAn etorkizune erabakitxen daz gaur

Gaur hauteskundune egune dauke KATALUNYAn. Baten batek galdetuko dau ia horrek zer ikusi dauken ONDARRUAz. Ba guk “asko” diñou. KATALANAk independentzixe lortzen badabe guk Españin 10 minutoik eztou eingo, geu be baguz.
Gaur bertatik albistik zuzen bixaldukoskuz MIRENek eta hamen dakazuez lelengoko irudixak. ONDARRUTAR-KATALAN batek bozkatu dau honezkeo INDEPENDENTZIXIN alde.

cat3Egunin tzir gexa bixaldukozkule diñosku.
cat 4

Irailak 27, GUDARI EGUNE

zubixin-hildakuk
Aspalditxik ospatzen dou gaurko egunin GUDARI EGUNE, ezkertiar eta abertzaliok. Egun honetan gogoratzen douz borrokan hil dizen herrittarrak. Egixe da TXIKI eta OTAEGI gaurko egunez fusilatu zitxule Francon diktadurik, bañe guk harek eta beste guztik bat etxen douz, danak hil dizelako Euskal Herrixan askatasunan aldeko borrokan. Era desberdiñak erabili douz borrokalaxak omentzeko, sasoi baten kanposantun ikurriñak eta lorak ipintxen gentzan eta han ekitaldixe etxen gendun.
gudari egune kanposantunGero egunak aberasten jun giñan, hitzaldixak, manifestaziñoik eta monolito aurrin omenaldixak.
aspaldiko gudari eguneEta “demokrazixan” gauzak hobetzen jun biharrin, hasi zin debekuk allaten. Ipintxen zin pankartak lapurtzen, ekitaldixak debekatzen…

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Bañe halan da guzti, ezta egon urteik, ez douenik gogoratu hau egune.
2009 gudari egune kofraxan

1998 gudari egune monolito aurrin

guda1

institutun