Ahuakemonalakuk zabaldu daben mezu:

Ahuakemonala preparaten dabilen APP barrirako zeure laguntzi bihir dou, anima ta etorri!
Esketx lehiaketi amaitxu eta Ondarruko berbaz osatutako mobileako aplikaziñoi preparaten hasi ga. Herriko esakera eta berbak batuko´uz app honetan, eta gero, nahi dabenak mobilin entzun eta sare sozialeta zein whatssapea bixaldu leikez. Horretako, bañe, zeuen laguntzi bihir dou. Ondarruko ume, gazte zein nagusixan laguntzi, haintxuxenbe! Ixan be aplikaziñoi hau preparateko Ondarruko berba eta esakerak ondarrutarran ahutik jaso eta graba bihir douz.
Horretako, Zapato Azuletik ya rekuparata dan Radixuko ekipun laguntzi eukiko´u. Abuztun 5in 12:00xetan edo abuztun 6xan 19:00etan batuko´a grabaziñoik eitxeko. Ezta gauza luzi ixango: zemat eta gehixa agertu, ordun de denpora gitxia bihiko´u. Anima! Bañe bakarrik ez etorri, eh? Familixiaz edo kuadrilliaz bazatoz, nahixa.