On dala 78 urte hil ben Segundo Bedialauneta, Txorierreka

1937ko uztailan 21in hil ben Derixon Segundo Bedialauneta “Txorierreka” ondarrutarra. Beran delitu, abertzali ixati.

II. Errepublikan abertzaletasunak inddar handixe hartu ban Ondarrun. EAJk talde asko eukazen herrixan: mendigoizalik, emakume taldi, euskerin aldeko elkarti… Segundo Bedialaunetak herriko kronikak idazten zitxun Euzkadi egunkarixan. Batzokixan antolatzen zin antzerkixetan be parte hartze ban eta euskerin aldeko biharrak etxen zitxun. Eta horretxeatxik fusila ben.

Badakiau ez zala ixan gerran fusila ben ondarrutar bakarra. Hilddako asko egon zin herrixan, bai alde batekuk, eta bai bestekuk. Dana dala, frankismoko urtitan alde batekuk (irabazlik) bakarrik jaso zitxuezen omenaldixak eta dirulaguntzak. Beste aldekuk (galtzailik) zigortute eta ahaztute geatu zin. Eta Segundo Bedialauneta galtzailin bandoku zan.

Horretxeatxik pentsaten dou aldarrikatu bir dela Txori Errekan ixena, eta beraz batea II. Errepublikan euskerin eta Euskal Herrixan alde (Euzkadin alde) biharra eiben ondarrutar guztin ixena.

txorierreka

Oharra: zeozeinek galdetuko dau ia zeatxik darun Txorierrekak esbastika bat paparrin argazkixan. Esbastiki eta lauburu jatorri bardineko sinboluk diz. Euzkixan sinboluk. Gaur egun nazismuaz eta beran krimenakin lotzen dou esbastiki, baine ordun sasoin ondiokan ez eukan hori sentidu. II. Errepublikan kanpaina bat eizan abertzalin artin, euskeri bultzatzeko. Euskeri ekixenak paparrin lauburu ipintxeban, holan euskaldunak alkar identifika eta euskeraz berba ein ahal ixateko. Horretxeatxik daru lauburu paparrin Txorierrekak, oso euskaltzali zalako.