Baine zu, ondarrutar-ondarrutarra za?

ahuakemonala-aurkezpena

image

Atzo aurkeztu ban udalak “Ahuakemonala” kanpaini.

‘Ahuakemonala’ herri hizkeri inddartzeko asmun barrun, esketx lehiaketi, mugikorretako app-i eta herriko berbetin gaiñeko lehiaketi antolatuko di, beste gauza batzun artin, hamendik eta urti amaittu bittartin.

Ondarruko Udalak, herriko beste hainbat eragilleaz batea, ahuakemonala egitasmo barritzailli jarri dau martxan. “Betittik gure herrixan ezaunak ixan dizen berbak barriro plaza ekarri nahi douz, gaztingana be ailla nahi dou, eta horretako teknologixa barrixak erabilliko´uz”, aittatu dau Leire Beitia jarduneko euskara zinegotzixak.

Esketx lehiaketi, app-i eta lehiaketi martxan jarriko diz, eta horretako, nahitte nahi ez, herriko eragillin laguntzi derrrigorra ixan da eta derrigorra ixango da gero be. “Udalak beran aldetik herriko euskeri inddartzeko ahalegiñe eittik ez dauke zentzoik herrittarrak parte hartuko ez badabe”, gaiñeratu dau Beitiak.

Ekaiñan 25ea arte, ahuakemonala esketx lehiaketi martxan da. Herrittarrak Ondarruko berbak batu eta batutakuaz umorezko esketxak eitti de helburu. “Mugikorrakin grabatako esketxak ixan leikez, lagunartin, etxin edo ikasgelan grabatakuk, baiñe umori eta geure berba eitteko eri ardatz hartuko´ tttuezenak”, gaiñeratu dau.

Lehiaketan edozein herrittarrek parte hartu ahal ixango dau, baitte 18 urtetik beherakuk be, eta helburu aittittai, amumai, aittai, amai edo lagunai galdetute, Ondarruko berba jatorrak erabilli eta inddartzi de. Esketxak ahuakemonala@gmail.com helbidea bixaldu bihiko´ ttuez parte hartzaillik, eta http://www.ahuakemonala.eus webgunin ikusi ahal ixango di. Herrittarrak aukeratuko dabe esketx irabazli, webgunin botu emonda: 100 euroko irabaziko´ttu onenak. Sari banaketa ekitaldixe Zapatu Azulin, ekaiñan 27xan eingo da. Lehiaketako oiñarri guztik aittatu douen webgunin topa leikez.

Ondarruko euskeri plaza ekarri´tte gero, jasotako berba eta esakera guztik aplikaziñoi baten batuko diz. Horren ostin, kanpaiñi amaitzeko, herrittarrak euran arteko lehiaketa baten parte hartzeko aukeri ixango dabe, herri hizkerin gaiñeko ariketak eiñaz. “Euskera Batzordik
einddako hausnarketa batetik martxan ipinittako proiektu de”, azaldu dau Beitiak. “Ondarruko euskeri inddartzeko eta zabaltzeko premiñi ikusi gendun, eta gaztingana gehixa aillateko teknologixa barrixak erabiltteko premiñi argi ikusi gendun”, gaiñeratu dau.