Ondarrutarrok irabazi dou!

Atzo EH Bilduk irabazi zitxun hauteskundik Ondarrun. Horrek nahi dau esan herritxar danok irabazi douela, gaurtik aurrea be udaletxeko atik zabalik egongo dizelako, eta danok parte hartu ahal ixango douelako herriko arduretan.

Baine egixe da atzo jente asko etxin geatu zala, eta ez bala bozkatu. Bakotxak beran arrazoi eukiko ban, eta hori erabakixe errespeta ein bir de.

Atzo bozkatu ala ez bozkatu, gaurtik aurrea etxin geatzik eztau balixo. Herrixan gauza asko daz etxeko, eta danok ein bir dou biharra. Inor ezta sobran. Udaleko batzorditan parte hartute, herriko talditan inplikata, herrixan gauzak antolatzen lagundute…

Atzea be esango dou: etxin geatzik eztau balixo!

Urten kalea eta lagundu Ondarru bixi eta solidaxo bat sortzen!