
1975eko maxatzan 23an Guardia Zibil batek hil ban KOLDO kuartelan aurrin. Bera ta beste lagun batzuk 34 dantza tokire ixuzela, kuarteletik deitxutzen eta hurreatu ta segixan tiro bat botatzen eta bertan siko gelditxu zan. Egun hori gogoratzeko bixar, maxatzak 24 (domeki), ekitaldi txiki bat engotzau herrittarrok. 12:30xetan hasiko da Maskulo etxe aurrin, bertan dantzaixak eta bertsolaixak agurre eingotze eta plaka bat ipiniko dabe gertaera hori gogoratzeko. Ekitaldixe GARRAXIKA taldik antolatu dau. Goxan agertzen dan argazkixe KOLDOi eingakon autopsixan atataku de eta oso gogorra danez bakarrik arpei pari atati erabaki dou. Horrek argazkixok Ondarruko Ezker Abertzaleko artxibutan daz gordeta.