Etxe kaleratzin kontrako pintadak agertu diz Ondarrun

Dakixuen latxeik on egun batzuk emakume batek beran buru hil ban Iruñan. On bi urte kalea bota ben multinazional batetik, eta langabezixan euan. Gainea hipoteka bat be baeukan, etxi pagateko. Horrek emakumik eskatutsan Laboral Kutxai beran zorra berraztertzeko, ezin balako paga. Laboralak ezezku emotsan. Laboral Kutxak esan dau emakumiai esatsanela berba etxeko prest euala.

Laboral kutxak 100 kaleratze ein dotxuz azkanengoko bi urtitan. Ezta ixan bakarra. Kaleratzik eitxuez be bai Kutxabankek, Santanderrek, BBVAk… Ondarrun be bota dabe jenti beran etxetik.

Bankuk herrixantxako zerbitzu bat ixan biko litxakez. Herritxarrak laguntzeko, eta ez herritxarrak etxetik botateko.

Horretxeatxik, banko publiko eta sozial bat bir dou Euskal Herrixan!

image

image