Ondarruko SAREn deialdixak, hurrengo egunetako

1Ondarruko SAREk idatzi hau bixaldusku:
Kaixo Sarekide laguna,

Mezu honekin ezagutarazi nahi dizugu datozen egunotan ditugun hitzordu berriak.

Ibonen aldeko gutunak

Datorren zapatuan, hilaren 21ean, Alde Zaharrean, Ibon Iparragirreren egoera salatu eta irtenbidea eskatzeko mahaian egongo gara.
Bertan, hiru gutun izango dituzue, zuen datuekin betetzeko. Bata Castro epaileari, beste bat Kartzeletako buruari eta hirugarrena Alcalá-Mecoko zuzendariari.
Bertara gerturatu eta datuak baino ez dituzu bete beharko.

Mesedez, hurbildu eta jakinarazi inguruan.

Ezin baduzue bertara gerturatu, mesedez, zabaldu “link hau” (https://turrune.wordpress.com/2015/03/06/iparra-askatzeko-eskatzeko-gutunak-bixlatzeko-eskatu-dabe/). Bertan dituzue hiru gutunak eta helbideak. Inprimatu eta bidali!

Korrika 2015

Aurten Korrika helduko da berriz gure herrira.

Bi aukera dituzu presoen eskubideak aldarrikatzeko:

Alde batetik, Sarekideok ere gure presoen eskubideak aldarrikatuko ditugu bertan eta kilometroa hartu dugu.
Errenterian elkartuko gara “Saneamientos Ondarroa” inguruan eta Mamarruk eramango du lekukoa. Astelehenean, martxoaren 23an, hamarrak inguruan dugu zita!

Baina herrian ere nahi dugu presoen eskubideen aldarrikapena egin, eta Alde Zaharrean, Gelasioneko parean, Hamarrak laurden gutxitan, presoen aldeko kartelak, banderolak eta pasabidea egin nahi dugu. Herriak ere ikus dezala! Gerturatu bertara!!

Dispertsioaren inguruko elkarrizketa

saren aurkezpena ondarrunBide batez, joan den otsailaren 7an, Beikozinan “dispertsioari buruzko elkarrizketa” egin genuen. Bertako argazki bat bidaltzen dizuegu. Oso interesgarria izan zen Naroak eta Arkaitzek esandakoa. Baina, jende-kopuru aldetik txukun atera zen arren, gure pena bakarra, dispertsioaren inguruan orain arte interesik jarri ez duen jende gehiago hurbildu ez izana izan da.

Hori da sarekide guztion eta bakoitzaren lana!! Jarrai dezagun Dispertsioaren eta presoen eskubide urraketen berri inguruan zabaltzen!
Ezagutarazi dezagun gure inguruan!