Ondarroako Udala 15 hektareako baso autoktono bat landatzen dabil duela bi urtetik Larruskainen dituen lur publikoetan, Lurgaia fundazioaren laguntzarekin.
Aurten ere zuhaitz eguna ospatuko da bertan, herritarrekin batera landaketak egiteko. 500 arbola landatuko dira, denak bertoko espezieak.
Landaketa otsailaren 21ean izango da. Goizeko 9:30ean batuko gara Larruskaingo plazan, San Inazio eliza aurrean.
Herritarrek izena eman behar dute aurretik helbide hauetan: 946833674 edo idazkaritza@ondarroakoudala.net
Iazko landaketen argazkiak hemen dituzue: https://bioaniztasuna.wordpress.com/2014/03/15/bertoko-500-arbola-gehiago-larruskainen/