Pentsazue zer mozorrotu?

Listo, karnabalak gainin dakauz. Pentsata dakazue ze mozorrotu? Ideak nahibazuez, azpixan dakazuez argazki batzuk. Elegantik, ezta? Aurten be bixaldu zeuen argazkixak eta hamentxe ipiniko douz.

Egitarau guzti hamentxe dakazue: http://www.ondarroa.eu/Documents/inauteriak%202015%20zuz.pdf

image

image

Aurten gainea lantzoik eta akulik 27 urte betekotxuez. 1988xan sortu zitxun Josu Etxaburu Latxanbrek, Lantzoi eta Akuli Ondarruko Karnabaletako. 27 urte, eta atzo zalakun. Datozen bertsuok herriko bertsolaixak sortu zitxuexen orduntxe (Arrik, Botxek eta Altzaleik, eta beste batzuk). Hasi praktikaten, zapatun urtengo rau Lantzoik-eta!  

Lantzoia gure zaindari
egun hauen boladan,
zelako golpea ote
dugu gure ganbaran.
Zahar gazteak alkarturik
kantu eta algaran,
lantzoikeriak egiten
zer zoriontsu garan.
Laralara lalala, lalala, lalala… (bis)

Ahotsa aldatu dogu
ta mozorroa jarri,
baina holan zer gustora
adar joka alkarri.
Ni nor naizen ezetz jakin,
holako harrigarri,
txingarri eta mingarri,
zuek ezetz igarri.
Laralara lalala…(bis)

Uxatu ditzagun lotsak,
tristurak eta penak,
egun hauexek baitira
urteko alaienak.
Mozorrotuta kalean
Ondarrutar gehienak
lantzoi handienak dira
normal jantzi direnak.
Laralara lalala… (bis)

Poltsikoetan gaur egun
inork ez dauka sosik
baina inauterietan
danok alai ta pozik.
Akulari erreguka
Zubi Zaharran azpitik:
“Otzarak arrain betetzen
lagundu Ondarruri!”
Laralara lalala…(bis)