ETB, telebista publiku?

ETB danon artin ordaintzen dou, eta danon iritzixak agertu biko litxakez bertan. Baine hori ezta holan. Realidadi re ETB gobiernun dan partido politikun (PNVn) propagandako telebisinoi dela.

Hamentxe bideun dakazue adibidez bat.

Bizkaixan bertederuk handitzen dabiz zamar gexa bota ahal ixateko. Gainea, bertedero batzuk arazuk emoten dabiz, eta inguruko mendi guztik zamarrez beteta daz. Honen ingurun ixe ikusi edo entzuzue ETBn? Ez, ezta? ETBk hori informazinoi tapa einddau. Ez gakoe komeni Bizkaixan zamarrakin zelako desastrik etxen dizen erakusteik. Bizkaixan PNVk agintzen dabelako.

Ostea Gipuzkuko zamarrakatxik ixe egunero etxen dabe berba ETBn, eta askotan guzurrak esanda. Zeatxik Gipuzkuko zamarrai buruz berba etxeko horrenbeste interes? Ba Gipuzkun eztabelako agintzen PNVk. Bilduk agintzen dabelako, eta inzineradora karun ordez reziklaji bultzatzen dabilelako.

PNVk ETB erabiltxen dau bi helburu lortzeko: Gipuzkuko Diputazinoin atzea be agintzen egoti, eta inzineradori atzea be martxan ipintxi, konstruktoretako lagunai negozixu etxeko.

Bizkaitxarrok eskubidi dakau geure zamarrak nun amaitzen daben jakitxeko! Euskaldunok eskubidi dakau benetako telebisinoi publiko bat eukitxeko!